Arrasate (Gipuzkoa)

Nazionalak sei hilabete Arrasaten

Nazionalak sei hilabete Arrasaten <p>Nazionalek sei hilabete egin zituzten Arrasaten; udazkenean iritsi eta udaberrira arte. Denbora horretan, soldaduek behar zuten guztiak ematera derrigortuta zeuden herritarrak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-176-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nazionalek sei hilabete egin zituzten Arrasaten; udazkenean iritsi eta udaberrira arte. Denbora horretan, soldaduek behar zuten guztiak ematera derrigortuta zeuden herritarrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bueno, egun argiz Kurtzetxikittik behera ikusi zittuein etorten eta…
- Hogeta xeian.
- Bastante denpora egon zien, ezta?
- Xei hilebete. Udazkenien etorri ta udabarrira arte. Hasi zan ordun abanzie, ez dakitzu? Hor Intxorta aldetik eta juan zien. Ta ordun hamendik juan zien. Baiña horrek xei hilebetiok eurei falta itten otsen dana, emun ez, eskatu itten zauen ta obligau itten zauen laguntasuna biher bazauen laguntzeko.
- Ta ordainddu itten auen?
- Ordainddu? Pistolan bat ez baotsun erakusten, pozik! Ordainddu? Zelan ordaindduko zuten ba? Ez, ez, ez. Baiña ixi-ixilik gaiñera, e?
- Eta abusorik edo ein auen zuenien? Zerbait ostu edo baten bat jo edo…
- Ez, ez, ez, ez. Nahiko errespetokin egon ziren, bai. Ez, ez. Ez zan hola, ez naz gogoratzen. Ni gaztie nintzen baiña ez nutsen entzun be ein beste batzuri zeoze pasetan jakunik, e? Ez, ez. Eurakin be itxuria etxekuek ondo errespetuakin eta eurak be bai. Bai.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia