Arrankudiaga (Bizkaia)

Mariren gazte denboran utzi zitzaien Pagasarriko elurzuloei

Mariren gazte denboran utzi zitzaien Pagasarriko elurzuloei <p>Udaletxeko langileek egiten zituzten elurzuloko lanak: bildu, zapaldu, atera eta eroan. Elurrak asko irauten zuen. Mariren gazte denboran utzi zitzaien elurzuloei.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udaletxeko langileek egiten zituzten elurzuloko lanak: bildu, zapaldu, atera eta eroan. Elurrak asko irauten zuen. Mariren gazte denboran utzi zitzaien elurzuloei.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Neberatara nundik eroaten eben edurre?
-Aitixu, etorten zien segun, etorten zien ez, segun ez, neuk be ikusite deukedaz, zereti aiuntamentuti gixonak eta iten auden inguruko zerak, ze ordun edurtzak bota bai iten auzen, oin ez dau… ta inguruko edurrek batu ta zapaldu, zapaldu. Batzuk zapalduten, beste batzuk botaten, baie inguruti.
-Zapaldu zelan? Zegaz?
-Zapaldu ingo auden /ingoduen/, zertu deiten, agarrau deixen ondo.
-Eta atara?
-Atara ingo audezan zatike, zatike.
-Baia palakaz edo…?
-Bai, bai, bai.
-Edo aizkorie…?
-Bai hori, edurre kuajetan da baie gero apurtu iten dozu ta zatixek darozuz, zeuk gure dozune /guzune/.
-Eta limonadak eta ez zien eitten?
-E?
-Limonadak eta holan, horregaz izotzagaz?
-Danerako eroango audezan. Bai, bai, limonerixek be Bilbon eraten auden [...] e? eraten audezan limoneixek. Baia ospitelek, ospitelek, Basurtuk eroaten auen, Basurtuko ospiteliek.
-Ta noz arte egon zien horrek?
-E?
-Funtzionamentuen noz arte?
-Ez dakit ba nik. Ez, ba hurrungo urtera arte bai! Horrik… edurrek… ez ei zen urtuten uden bez. Atzenengokoan han egoten ei zen.
-Bai?
-Bai, bai. Ta igual ganera bota bihar gero bestie be. Zapalduten badozu /bozu/ “eso te dura mucho”. Gero dauen modun profundo inde, eta inguru dana da lurre, ingurue da dana mendixe. Zu be bai, zoaz Pagasarrire egun beten, aituxu hango neberatara. Ta oin daukixe bat ondo konbersaute, egon naz ni. Teillatu ta guzti einde.
-A bai? Tellatu ta guzti?
-Bai, bai, bai.
-Ta eskillarak ta eukitten dabez edo… bajatzeko behera edo…
-Ez, ez, ez. Zu, ta dana dau holan ezta? zabala goiti. Iñoz azidentea… ume bat be ez da jausi! Egoten da jentie Pagasarrin e? Iñoz ez da egon azidente bat han. Ze hara jausi ezkero be beitixu… “pués tienes que…” abixeu bihar dozu /bihozu/ gruak eta abixeu bihar dozu /bihoxu/ dana.
-Ta noz arte ibili zien ospittalak-eta hortik hartzen edurre? Ze urtera arte?
-E?
-Ospittalak-eta noz itxi eben ya hori ibilttieri?
-Ba hori ja… bakixu, ya etorko zan ha zera, hau modernaziñoa ta holan, ez dakit non baie.. ez, ez, ez, nik aukingo ninduzen hamasei-hogei urte… itxi audela zertute e?

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia