Arrankudiaga (Bizkaia)

Txondorrari kea gastatzean amaitzen da prozesua

Txondorrari kea gastatzean amaitzen da prozesua <p>Txondorrari kea gastatzeak esan nahi du amaitu dela egoste prozesua. Zohiekin estaltzen zen txondorra. Gurdian jaitsi zuten urte batean ikatza karga-lekura, gurdi zorrotzaz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txondorrari kea gastatzeak esan nahi du amaitu dela egoste prozesua. Zohiekin estaltzen zen txondorra. Gurdian jaitsi zuten urte batean ikatza karga-lekura, gurdi zorrotzaz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta txondorran zelan jakin iketza prest dauela? Atateko listo dauela?
-Bai, berak abixetan dau. Ya kia ez dauenien goiti, ze goiti urteten dau, joaten da gitxiau-gitxiau, ya daki… ya jakiten da noz dauen prestaute bai.
-Eta txondorra be tapau eitten zan.
-Bai, txondorra tapaute, tapaute. Tapaute horregaz, zohixek, ez dakixu? Horreik, atxurrekaz atara lurre, lurre, lurregaz tapaute. Lurregaz esaten dotsut. Haxegaz tapau, dana txondorra, inguru guztixekaz eiten zan.
-Eta ze gurdi ibiltzen zan txondorra eroateko?
-E?
-Iketza eroateko ze gurdi? Zelakoa zan gurdixe?
-Zelan esan dostezu?
-Gurdixe zelakoa zan txondorra… iketza eroateko gurdixe?
-Gurdixe? Zuk esan gure dozu /guzu/ gurdixe ezta? Bai. Gurdixe errueda bikoa ta ba gurdixe ba honango luzeerie, hemeti haraiñokoa. Ta hori erateko bihar da ba idixek ta guk klaro, guk atara gindun… gero bigarren tratue euki gindun kamiñora atateko. Bai, guk eukiten ginduzen idixek, idixek, “bueyes”, idixek. Ta idixetan badakixu, bija biten txondorra osoan bajetan dozu kamiñora. Zakuek kargau, amarrau zerakaz ta gurdixek. Ez dakixu horrik gurdixek irrintzi zelan iten auden? Rin-ron-ran.
-Ta errubedak zelakoak?
-Burriñezkoak. Eta gero burriñezkoak in audezan galazo, […] baia ostentzien burriñezkoak.
-Gero gomazkoak.
-Bai, bai. Gero gomazkoak. Baia burriñe ixin zen, ordun burriñe ixin zen e? Ordun burriñe. Ta idixekaz, idi onak, ganadu ona, ta idixekaz ba kargetako lekure.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia