"Desde Zamudio yo vengo a vender vendejas a Bilbao" kantua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ikazkin ibili eta gero kantuan egiten zuten Zolloko beste familia batekin. "Lelengokoa neure amari" kantatzen du lehenbizi ("Aita jainkoak egin banindu"ren bertsio nahastua), eta gero, gazteleraz, "Desde Zamudio yo vengo a vender vendejas a Bilbao", kantu pikaro samarra.
- Auzoa: Zollo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: AKU-001/020
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
-Iketza iten bai. Iketza iten beste Zolloko batzuk egon zien, txarko bat egon zan ezta?, guk esaten dotsegu /dotsu/, ba ure bajetan zan, txarkotxu bet. Ta han bestekaldien egon zien matrimonio bat seme bategaz, semiek hogeta urte. Ta kantau iluntzetan, eurek alde batera ta gu bestera, kantziñoak, kantziñoak bai. Kantau eiten gindun, eiten gindun.
-Ta ze kantziño?
-E? bai. Esango dotsut /esangotsut/, oin be nik harik kantziñoak badakidez. Jakingo ez dodaz ba kantziñoak! Kantziñoak oin be bai, alabatxue, badakidaz.
-Zelan?
-Zelan?
Lehelengokoa neure amari
Bigarrena ai aiteri
Hirugarrena anai-arrebak
Neure lagun maitieri
Amari ta aitari
Ta Euskal Herriari
Zeruan izarrak dagoz itxaso aldeti
-Kantau.
-Besteren bat?
-Ta beste bat. Hori erdera.
“Desde Zamudio yo vengo
A vender vendejas a Bilbao
Asustada estoy quedando
Con las modas que han sacao
Alguna de las pelonas
A mi puesto vienen a comprar
Erregatear me hasen
¡Al barbero no le harán!”
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!