Arrankudiaga (Bizkaia)

"Bulda" eskatzen zuen apaizak hilotza jaso aurretik

"Bulda" eskatzen zuen apaizak hilotza jaso aurretik <p>Bulda eskatzen zuen apaizak hilotza jasotzean, elizara eraman aurretik. Ordainduta lortzen zen bulda. Ez daki zer gertatuko zen buldarik ez izanez gero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bulda eskatzen zuen apaizak hilotza jasotzean, elizara eraman aurretik. Ordainduta lortzen zen bulda. Ez daki zer gertatuko zen buldarik ez izanez gero.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esango dotsut /esangotsut/, buldie, zuek hori ez dakixue ezebez e! Baie nauk esango dotsut /esangotsut/. Ta buldie egon da nik hogei urte ta gehixaukorarte e? Ta kadabera altzau orduko etzeti, hile, hile altzau orduko etzeti abadiek buldie eskatu. Ze emoten auden buldie pagaute. Pagetan zan ez dakit zeinbet abadieiri, ba orduen sueldurik ez auden aukiko ta ez dakit ba nik zerez… Eta ha, ez dakit ba danok eukin gindun baie, zer pasauko ete zan ha ez bagindun eukin! Buldie eskatuten auen ta ha eskatu, emon ta ala!
-Zertako zan buldie?
-Ba ez dakit /eztait/ ba nik! Buldie emoten auden honango papeltxu bet, ta segun famelixe pagetan zan, segun famelixe. Etenditan… aituten dostezu? Segun famelixe. Fameli gitxi daukenari gehixau, ta asko… guri gitxiau kobreuko oskun /kobreukoskun/. Ez dakit ba zer. Eta ha eskatuten auan /eskatutenuan/ ta pageu badogu /badu/ edo ez e? Ezpabere ez dakit /eztait/ ba nik, enterrue ingo auden. Ez zan entzun iñoz ezer e? baia pageu in bihar.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia