Arrankudiaga (Bizkaia)

Abadeak urrundik bedeinkatzen karobiak

Abadeak urrundik bedeinkatzen karobiak <p>Abadeak urrundik bedeinkatzen zuen karobia; baina orduan dana sinisten zen. Soroak ere bedeinkatzen zituen udaberrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadeak urrundik bedeinkatzen zuen karobia; baina orduan dana sinisten zen. Soroak ere bedeinkatzen zituen udaberrian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta karobie bedeinkatu eitten zan?
-E?
-Bedeinkatu eitten zan?
-Aitixu, ordun etorten zan abadie, abadie etorten zan. Eta holan ortuek, ba danok ortuek […], eta karabixek ba bisten. Eta ortutati, karabiraiño joan barik, eiten auen bedeinkatu ta ba halan, orduen ba dana siñistuten zan eta ba elegante, dana. Eta labrantzak be, por ejenplo ereiten zinduzen artoak udebarrixe da dana, loreille ta garille, junio, horreik diz danak ereiten dizenak artoa ta dana, dana, hor ereiten da. Eta etorten zan abadie, hori Don Juan Mendibil, gero Urkiolara joan zan ta han hil zen. Ta etorten zan, ba bueno monagilluakaz, monagilluk jantzite, klaro, jantzite etorten zan ta bera be jantzite. Eta ortu betetik, guk be holan ortue altutxue, eta hara be etorten zan ta handi dana ta dana ta guztixe bedeinkatuten auen, badakixu /bakixu/. Ta kostunbriak batzuk politek, galdu dizenak.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia