Arrankudiaga (Bizkaia)

Karea egiten

Karea egiten <p>Zollon kare asko egiten zen; "kareatxa" erabiltzen da horretarako. Karea oso ona da lurreko zomorroak akabatzeko. "Karabizarra" izeneko mendia dago euren etxe aurrean. Etxetik hurbil zeuden karobiak. Neguan egiten zen, urtarrilean eta otsailean. Inarra erabiltzen zuten erregai gisa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zollon kare asko egiten zen; "kareatxa" erabiltzen da horretarako. Karea oso ona da lurreko zomorroak akabatzeko. "Karabizarra" izeneko mendia dago euren etxe aurrean. Etxetik hurbil zeuden karobiak. Neguan egiten zen, urtarrilean eta otsailean. Inarra erabiltzen zuten erregai gisa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta karia egiten be bai, karia, karia. “Ya sabes cal, cal? Entonces se echaba…” eiten zan solotan karia asko bota, ze eiten auden bitxoa dana hil, ez dakixu? Bitxoa… igual gero artoa ta indabie ta erein ta haik [ebeiten] ituezanak, horrik bitxok ebei ta karie botaten zan. Ta karie eiten be bai, karie eiten be bai. […] Zollon karabixek dauz oin be. Haik zuloak oin be han dauz. Han sartuten audezan hatxak, hatxa, “peñas”, bueno hatxak sartuten audezan ta su emon ta iten zan zera, karia, zurixe. Ta gero soloan, bueno. Oin be karabie, oin be hantxe nire etxe frentien Karabizarra esaten dotsegu /esatentsu/, mendi beteri Karabizarra.
-Eta noz ataten zan karie? Ze epokatan?
-Karabixe? Ba eiten zan negun, negun, urteille ta otseille diz.”¿Ya sabes lo que son?”
-Bai.
-Urteille ta otseille, “enero y febrero”. Ordun eiten zan eta gero loreillien, loreille “mayo”, loreillien ataten zan eta soloan ba, zertu, zuritu soloak. Eta gero, satsa edo egoten zanien, satsa edo bota eta…
-Eta harriek eta nondik ekarten zenduezan?
-Ba han.. mediti, Pagasarripeti. Hatxak, baia “especiales” e? Espezialak, karie eitekoak, karetxe, karetxe. Bai, espezialak.
-Eta gero zelan eiten zan…
-Haik eiten zien, hor karabixe, karabi zulo handi bet dau, oin be han dau zuloa. Zulo handi bet lurrien ezta? Eta ganien botaten jakon ba iñerrie, “brezo”, iñerrie. Iñarrie esaten dogu /du/ guk. Eta gero goixe tapau, goixen dana tapau, holan brezokaz dana tapau. Ta ha lento-lento iten zan ba karia. Ai, ai, alabatxue…
-Eta hori, harriek-eta ze tamañutakoak zien?
-Ba gero harrixe eiten zan egosi, egosi eiten zan suek, egosi ta hautse, hautse. Ez dakixu? Hautse eiten zan. Hautse eiten zan ta ha hautse botaten zan. Gero burdixetan edo hartu ganaduekaz, idixek edo behixek edo, dauzenakaz, ta solora. Ta karabixek en jeneral etzeetati eraz e? gero erateko solora be. Ta oin diz karabi zaharrak, oin karabi zaharrak.
-Ta zenbat pertsona egoten ziñien horretan?
-Holan karie ta soloan botaten ta aite, aite ixiten zan dirijente ta guk lagundu. Bai, ze gero nebak etor ziren gerrati ta ya aurek biharra. Han biharra topau bihar auden harenbaten, ez zien labrantzan egongo. Ta holantxe.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia