Bainuetxe ospetsua Aretxabaletan
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:03:27
- Erref: ARE-041/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Transkripzioa
-Bainuetxiak zeuazen hemen, ez?
-Baiñuetxiak, bai.
-Errekan?
-Baiñuetxia egon zan hor goixen baiñuetxia. Uratsa. Uratsa.
Gizona: Uretsa badakizu zer dan? Agua sulfurosa.
-Useiñ haundixa botaten dau, da haxe egon zan. Eta harek garbiketan auen (azala).
-Kanpoko jentia etortzen zan, ez?
-Gure amak Eibartik be ekarten auen, Meltxora ta bere lobak eta granuak eta eukenien horrako. Han egoten zan holako untura bat botaten dauena berak, urak. Eta ha emun da hori.
-Usaiña txarra zan, ez?
-Txarra usaiña, bai, oso txarra usaiña. Baiña... Ha esaten euen ona zala erateko ta hori itteko.
-Erateko be bai?
-Baitta. Ta jentia egoten zan, Madrilguak eta asko etorten zien beraniantiak.
-Eta hemen beraneatzen zeben?
-Hemen egoten zien harek. San Lorentzuak, haretxek beranieantiek ifiñi auen fiestia, San Lorenzo. Zien madrileñuak.
Semea: Dago auzo bat deiketan utsen mundu guztiak "Puerta Sol".
-Oin be bai. Noraiño joan zara ta Puerta Soleraiño. Eurak ifiñi auen, madrileñuak egoten zien-da hantxe.
-Ze egoten zien, etxietan, hotela edo?
-Auen balnearixua eta gero beste bat auen fonda bat. (...). Fondan be bai, egoten zien. Oillarixa deiketan otsen, Oillarixakua.
Semea: Hamen ostien monja dauzena, hau izen zan balnearixo bat.
-Hori izan zan inportantiena, mojak hor dauzena, Agustinak.
-Monjak?
-Mojak dauz oiñ, dauke monjak agustinak etxia, eta hori izan zan balnearixo oso inportantia.
-Monjena zan lehen be bai?
-Ez, gero. Ia jentia hasi zanian gutxiketan, gutxiketan. Jente asko oin..., bakitzu zenbat balnearixo dauzen. Len ez auen, hau inportantie zan.
-Norbaitena zan hori? Pagau ein bihar zan edo?
-Bai, bai, bai. (...) Len dana pagetakua, aberatsendako zan. Pobriak, pues...
-Gehixao kanpokuendako?
-Kanpokuendako. Madrileñuak asko eta princesa bat ero hementxe hil zan.
Semea: Hementxe hil zan da orduantxe hasi zan bajaketan.
-Hil egin zan?
-Bueno, nik entzuten nauen neure amai tta aittai tta txarto ekarri auela, hiltteko moduan ekarri auela hona eta gero hil zan. Eztakitzu?
Semea: Canovas be, Canovas be hill euen ba. Hor bazan balnearixua, uretsan balnearixua...
-Santa Agedakua.
Semea: berdin-berdiña zan. Euen Santa Agedan, Aramaixon, Atxabaletan, Eskoritzan, balnearixo pilla bat. Eta gero fan zien ba...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!