Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Trenaren oroitzapen onak

Trenaren oroitzapen onak <p>Gazteek txartela ez ordaintzearren asmatzen zituztenak azaltzen digu. Pena hartu zuen Pilarrek trena kendu zutenean. Ezkondu zen egunean sartu zen lehendabiziko aldiz lehen klasean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gazteek txartela ez ordaintzearren asmatzen zituztenak azaltzen digu. Pena hartu zuen Pilarrek trena kendu zutenean. Ezkondu zen egunean sartu zen lehendabiziko aldiz lehen klasean.

Transkripzioa

-Ta gaztiak billetiakin-ta eitten utsen interbentoriai erakutsi billetia, ez dakitzu /eztakitzu/? Interbentoria topetan kuadrillia, gazte kuadrillia Mondrauera [joan bihar eta)], ta batek atara billetia; gero pasau beste leku batera ta. Gero bestiak be bai ta. Interbentoriak honek danok jaukiek billetia. Holaxe, billete bategaz Mondrauera.
-Semea: Batek kuadrillan batek erosten auen, batek bakarrik billetia. Eta harek erosi auenak sartzen zan trenera, pika-pikia euen lekura. Pika-pikia etorten zanian kuadrillara, harek billetia eukenak trote, ra!!!, takarraran. Ze eitten auen? Pasau bagoi batetik bestera ero holan, eta bestiorrek ikusten auenian, pika-pikia haren atzian. Ta joaten zan haren atzien eta harrapetan auenien, erukusten otson billetia, ta ya ordurako Mondrauera aillegauta.
-Nik trenai, bueno, nik pozik... Trena kendu auenian penia, penia hartu nauen, tren(i)a kendu auenien.
-Noiz kendu zeben?
-Hori?
-Gutxi gorabehera?
-Semea: Setenta?
-Don Angel noizkua zan?
-Semea: sesenta y tantos.
-Orduan zu ya nagusixa ziñen?
-Ni bai, bai.
-Ni be trenian ibilitta nau. Neu be denpora askuan ibilitta nau.
-Orduan gaztetan trenian ibiltzen ziñen?
-Baiña Mondrauera ta bai, baiña askotan Mondrauera be oiñez. Ze ez auen dirurik eta. Aber, pagau in bihar zan billetia ta.
-Hemendik zenbat tardatzen da?
-Semea: Hemendik? Ordu erdi bat edo.
-Bestela gaiñera Maltzagan ibiltten gintzen trastornauta. Bilbokua zan bat eta bestie zan Donostiakua ta. Ta gehixenetan Donostiakua hartu bihar, ta hara ta bestera ta. Umiok han ibiltzen gintzen.
-Gaztetan lagunekin be ibiltzen ziñen?
-Baitta horra.
-Eibarrera be bai?
-Eibarrera beti trenien. Eibarrera joaten gintzen lagunekin ez, aiztak. Eibarrera. Eta pozixao! Egoten gintzen Eibarren igual bost, hamabost egun ta, hillebete ta eitten gauen. Eta eurak be bai hemen eta gu be bai eurakin.
-Eta komodua zan trena?
-Pozik gaiñera. Guretako bai. Eta primeria zelako ederra! Elegantia. Puntillakin ta holan ifinitta ta. Trenak primeria eukon, bat. Gu primeran ez gintzen sartzen; ezkondu nintzenien sartu nintzen Vittorixara joateko. Baiña bestela oso elegantia. Primeran gutxi egoten zien, joaten zien pues aberatsenak. Gu bestien. Eta gero beste bat merkantzia auen. Eta merkantziak eukon, eukitten auen bagoi bat.
-Jendiandako?
-Bueno, Bergara. Baiña merkantziak gutxi pasetan zien. Eztakit ba zenbat pasauko zien merkantziak. Gutxi. Baiña harek eukitten auen bagoi bat, bagoi bat joaten zan han. Baiña bagoien joaten gintzen, baten bategaz joan; ni joan nintzen behin bagoi merkantzian, joan nintzen Bergara aittakin, Bergako fiestak zien ta. Hara danak burla eitten otsen aittai: "Merkantzien etorri leike, merkantzien?", eta ez dakit /eztakit/ zer, holaxe.
-Semea: Bagoi bat ipintten otsien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia