Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Trenez inguruko jai guztietara

Trenez inguruko jai guztietara Bergarako jaietarako joan-etorria trenez egiten zuten. Eskoriatza, Arrasate eta Eibarko jaietara ere joaten zen. Espartinak apurtu arte egiten zuten jaietan dantza.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bergarako jaietarako joan-etorria trenez egiten zuten. Eskoriatza, Arrasate eta Eibarko jaietara ere joaten zen. Espartinak apurtu arte egiten zuten jaietan dantza.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bergarara jaixetan?
-Jaixetan Bergara be joaten gintzen, da trenian joan da trenian etorri. Hamabixetan ero egoten zan trena ia hona etorteko. Baiña estaziñuen zainketan hantxe noiz etorren, zegatik hanka ein boskun aber zer. Gaur igual eztiez etorten gaztiak etxera, baiña orduen derrior joan bihar zintzen. Gaiñera Bergara ni behiñ ero joan naz bakarrik. Enostien itxitten.
-Ez zotsuen uzten etxian joaten,ala?
-Etxien, gaztiek gintzela ta Bergaraiño? Orduan urrin zan. Gaur Nueva Yorrera letxe Bergarako fiestetara ta joatie ta zan. Ze ez auen da.
-Jaixak hemen herrixan.
-Hemen herrixan, Eskoritzakuak bai, Eskoritzakua eta Mondrauekua bai, horreik bai.
Bergara ia urrintxo. Eta Eibarrera asko, Eibarrerarako fiesta guztietarako joaten gintzen. Baiña tiuak gauken.
-Tiuen etxera.
-Haretxen etxera. Oso ederto. Eibarren, bueno!, lagun haundixak euki gauen Eibarren.
-Eta hemen Aretxabaletan jaixetan zer egoten zan?
-Hemen asko gauzak. Ene! Herrikuek eitten euen jaixa, baiña jaixak onak. Osp ederto egoten zien, eitten euen jaixak pues, bueno!, danok goxien goxetik. Oingo moruen erretirau ez. Hamabixak inguruen ero bien, baiña bestela hasi dantzan eta zapatak apurtu... Zapatak pez, alpargatak. Holakotxe bizarraz urten arte hantxe dantzan. Oiñ ezta eitten dantzaik pe kalian be.
-Eta musikuak egoten ziran?
-Musikuak Mondrauekuak.
Semea: Gramolia be bai.
-Oso ederto. Filarmonikia batek jo ta bestiak hori ta horreik egoten zien, bueno! Egun guztia musikiaz eta dantziaz.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia