Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Estraperloa zaintzeko, mikeleteak

Estraperloa zaintzeko, mikeleteak Pedroren aurretik ere egiten zen Arabatik estraperloa. Mikeleteen lanak zeintzuk ziren kontatzen du Pedrok. Pedroren garaian Guardia Zibilak ez zuen asko estutzen estraperloaren aurka. Ozaeta aldean, miñoiak behin ere ez zituen ikusi Pedrok. Santa Agedan eta Gatzagan ere baziren Mikelete-etxeak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pedroren aurretik ere egiten zen Arabatik estraperloa. Mikeleteen lanak zeintzuk ziren kontatzen du Pedrok. Pedroren garaian Guardia Zibilak ez zuen asko estutzen estraperloaren aurka. Ozaeta aldean, miñoiak behin ere ez zituen ikusi Pedrok. Santa Agedan eta Gatzagan ere baziren Mikelete-etxeak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueltau gaittezen estraperlo kontutara. Hor miñoiakin edo guarda zibillakin edo problemarik…?
- Guarda zibillak zerien baiña ez euen hainbeste ataketan e? Leheneau, aurretik egon zan kontrabanduen ardaua ta zerak eta ekarten zittuen eta hor Araba Mendixen be han daz Mikelete etxiak eta zerak, danak han goixen, mendi gaiñien bertantxe be bai, han etxiendako lekua, Usakoetxenetik bertan harutzatxuauan. Nik entzunda dauket Madiñako, nire andrien aittajaunari, etxera etorri eta ganauari ittuan askapeietan eta begira mikeletiak; eta ordun mikeletiak kriston zerak eukitten zittun hor mendixen kriston, esaten daue ordun, guk ez gittun horreik ezagutu ya.
- Aduaneruak edo modura.
- Bai baiña Araotzera eta pentsaizu Arabatik zerien, kontrabanduan zerak, eta han hareik etxiak han goixen indde han egoteko, ze gauza raruak e?
- Han negua gogorra e?
- Bueno! Mikelete etxia. Hareik haundixak eginddakuak astokerixak hor.
- Zeuek ez zindduein sekula harrapau?
- Ez. Baiña orduen guarda zibillak hemen egon zala bestia, baiña ez euen hainbeste ataketan. Arabarrak be zeozer biherko euen ta, baiña hemen ez euen. Hemen gero…
- Ta Araban bertan miñoiakin-eta?
- Araban ez, hor Larreatik, Ozaetatik hasi eta guk miñoiak sekula ikusi geuenik be ez naz akordetan.
- Klaro, zeatik batzuk arpegi danakin itten euen kamiñotik estraperlua, eta kamiñuan…
- Bai, hemen egoten ziren Gatzagan-ta be, hor Gatzaga gaiñian Marisan aurrekaldien be bai, eta han harutzatxuauen Arabako zerien be bai, han be bi mikelete etxe hor daz; Santa Agedan be bai, hor kontrola.
- Santa Agedan, Aramaixorako zera?
- Bai, hor be kontrola hor be mikelete etxia; oin etxiori salduta-edo, hor maketo bat hemen…
- Santa Agedan be egon ziren mikelete etxiak e?
- Bai, Santa Agedan be bai. Hemen dana kontrolauta egon zan orduko denporetan be.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia