Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Tangadun komuna 1926. urtean

Tangadun komuna 1926. urtean 1926. urtean lan handiak egin zituzten etxean. Zisternadun komuna eta arropa garbitzeko harraska orduan jarri zituzten. Don Genaro Unda abadearen pasadizo batzuk kontatzen ditu Pedrok.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1926. urtean lan handiak egin zituzten etxean. Zisternadun komuna eta arropa garbitzeko harraska orduan jarri zituzten. Don Genaro Unda abadearen pasadizo batzuk kontatzen ditu Pedrok.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan etxian ura betidanik ezagutu izan dozu, etxe barruan.
- Bai.
- Eta komuna-eta…?
- Komuna eta danak.
- Komuna bonbaduna-edo?
- Bai, bonbiaz, bonbiaz, bonbiaz euen orduko, baiña hareik obrak egindda egozen “el año veintiséis”. Han euen albergia hau zerau dana holakotxia, eta aldamenian harrixak, harri bi hola, ta erropak garbiketako eta zerien. Beste horma bat, hau mahaixau baiño luziagua zerien, han ifinitta zeori, ha hormia noiz egindda euen han euen ifinitta, Simon Etxabe, “mil novecientos veintiséis”-edo egindda euen ha.
- Simon Etxabe zer zan, zure…?
- Ha zan ba hemengo…
- Igeltseron bat?
- Apotzagan bizi zan, izatez bera jaixotez Begoñakua zan.
- Hargiña edo?
- Bai, hargiña, igeltsero, danera, orduen…
- Simon Etxabe?
- Bai, arotza be Apotzagakua ibil zan.
- Eta zuk orduen umetatik ezagutu dozu kumuna bonbiakin?
- Bai. Eta lehen esan dotsuten Unda abadia […] beziñuak ardixak beuken hareik ordurako eta harrapaten ebena jan itten eben dana, eta gazuria harrapo eta kriston gazure janen bat egin eta kumunera gurera etorritta be bai.
- Gazuria be jan itten eben? Onak bakarrik ez zittun jaten orduen.
- Bai, bai. Arrautzak eta harrapaitten zittuanak. Zeozer preparauta beuen afaitteko […] zan, eta linpio. Eta gazterik hil zan e? Hemendik Ubidera fan zan zera, eta berrogeta zortzi urteaz hil zan han, baiña atzera hara fan ta gero etorri eta gurien bazkaldu eta egonda euen. Gero Olaetako batek esan oskun, gizon bat gu baiño zaharragua, esan oskun ba zela hil zan ta obispua fateko zala eta jana ikaragarri jaten ebena zan, aurreko gabien, hurringo egunien eguardi artien barurik egon biher mezia emuteko, orduen pekatu mortala zan zera, eta obispua etorteko eta baba janen bat in eien gabien eta gero hurrengo egunien hildda, zera, hildda akordau zan hurrengo goizien, hurrengo egunien. Hildda akordau bai! Hildda akordau ez zan ingo, baiña hurrengo egunien hildda. Berrogeta zprtzi urteaz e? Bai.
- Baiña horixe, abusauta, ezta?
- Bai, abusau, haundixak itten zittuana, bueno! Ugastegira fan ta Ugastegiko etxeko zerok danok, goittik behera, […] zeozer harrapetan baen dana jana jan ta dana, holakotxe zera, tragoi bat zan. Bai, Udalan egonda fan zan Udalatik, eta onddiok denpora asko ez dala esan oskun Udalako nagusi batek, gu baiño zaharraua, Don Jenaro ta komestaziñua Udalan egon zala eta, “Don Jenaro? Hemen asto Jenaro” esaten otsiela.
- Asto Jenaro?
- Bai, holako zerak.
- Hau, Unda hau?
- Bai, baiña holako zera zan, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia