Mendian ardi eta txerriekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: ARE-036/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Nun eukitten zeuein ardixa uda partien-ta?
- Kurtzabarrin, Kurtzabarrittik hortxe zerien. Oin Degurixan ibiltten dira. Itxabolia in euen ni soldau fan aurreko urtien-edo, aurreko urte bat edo bi lehenau, ni soldau fan baiño. Etxabolia Araozko zerak Leontzio, ointxe hil da haren semia, ‘Amandria’ esaten utsien Araotzen, Elkorobarrutia-edo, ointxe Gabonak ezkero.
- Ardixak jaitzi eta gaztaia han goixan itten zeuein-edo?
- Gaztaia orduen goixen, niretako lanik onena izaten zan orduen, eskolatik akabauta eta aitta ferixara fateko, bestela be etorten zan eguaikotxetan behera, eta gaztaiak in ta gustora. Etxien hango aldien lan asko in bihar zan; eta txarrixak be eukitten gittun, orduen txarrixakin be dirua hartzen zan. Bost txarri.
- Han etxabolan?
- Etxabolatik aparte txarritegixa egindda.
- Bai, gatzuriakin gobernaitteko.
- Gatzuriakin ta asunek edo orrixak edo gure dana; hareik irakin bat emun eta gero gazuria bota eta kriston txarrixak hazten ziren. Han bakarrik ez, Degurixan eta Alabittan ta danien. Ta danak tratantiari erueten utsien Arabara txarri haundixak, orduen ez euen granjarik eta ezer.
- A, baiña zuek txarri horreik gero ez zittuein kalera ekarten, txorixuak eta egitteko?
- Ez, txarrixak etxien egoten ziren besten bat edo bi. Horreik Santixautan edo inguru artien batzen ziren ardixok zera arte, billotsak be geruago jaixoten ziren oin baiño orduen. Arabara erueten zittun eta tratantiak han zertuta eta ondo pagaute, dirue hartzen zan orduen txarrixakin, orduko diru asko.
- Eta gaiñera gazuria aprobetxau.
- Eta gazuria aprobetxau eta kriston txarrixak itten ziren.
- Zeu be faten ziñan ardixak jaiztera.
- Ardixak jaitzi, gaztaiak in eta danak itten nittuen nik, eta mezetarako hamar ta erdittarako Koruetara etorri, goittik behera, “echando leches” ordun.
- Ba Degurixatik Araotzera faten ziren mezetara.
- Muxibar nire koiñatua ta, horreik Araotzera.
- Hau Juane eta be bai.
- Ugastegittik faten ziren Araotzera, Ugastegi Koruetakua zan baiña horreik mezetan Araotzera faten ziren. Eta Degurixatik be faten ziren pastoriek be mezetara Araotzera.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!