Erlijio ohiturak
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: ARE-036/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Esan dozu, umia euki barri andria beratzigarren egunian, elizara fan bihar izaten zala?
- Elizara fan bihar izaten zan ordun, danak, elizara sartu bihar izaten ziren.
- Beratzigarren egunien?
- Beratzigarren egunien.
- Eta hori zeatik?
- Hori preguntau elizako gizoneri.
- A, relijiñoko ohittura bat?
- Lehenaoko legiek, elizien legiek ziren horreik. Gero umiok aurrera kristau izan daittezen-edo, ez dakit ba zertako…
- Baiña bautizau baiño lehenago?
- Bautizau ba jaixo ta zerien. Ez dakit oin bautizauta, bautizau jaixo ta segidan itten ziren orduen ta. Orduen bautizauta egongo zan segurutik.
- Baiña beratzigarren egunien?
- Elizara sartu bihar izaten zan. Ama umiakin, bai. Orduan zera itten zanien gaiñera, bautizua itten zanien gero bolua egoten zan, zerien botata.
- Bai, hori neuk be ezagutu dot.
- Elizpeien hango zalapartia, bata bestien gaiñiaen. Karameluak eta txakur haundixak, eta bueno, istorixa batzuk orduen, bueno. Bai gizona.
- Orduen Eskoriatzako maristetatik, Atxabaletan Don Isidrokin…?
- Bai, hor akabo geben guk gere karreriori.
- Baiña ze egon ziñan orduen, nazionaletan?
- Eskuela nazionala zan, bai. Oñatiko parrokua, Don Sabino eta ni banku baten egoten gitzen. Oin jubilau da hori, ya.
- (…)
- Don Sabino hemengua da, ala?
- Hemengua hori, hemengo Porrukue, hor dau ortua ta zerien, hantxe behera goiazela, lehengo parte, honeik etxe zaharrak, lehenguak akabaitten diren lekuen, azkeningo etxia.
- Orduen hamalau urte arte eskolan?
- Bai, hamalau urteaz kalera, “sumar, restar ta multiplicar” ikasi ta beste holako gauza batzuk, leidu eta zer batzuk, orduen diktadua eta zera itten zan, leidu ta guk eskribiu zerien ta.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!