14 urterekin eskola bukatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerraostean eskolan aldatu zen gauza bakarra erdara hutsa erabili beharra izan zen. Eskoriatzako eskolaren oroitzapen ona gordetzen du, baina joateari utzi behar izan zion urrutiegi zegoelako oinez joateko. 14 urtera artekoa izaten zen orduko eskolatzea, normalean. Lau erregelak, Espainiako geografia eta asko gehiagorik ikasi gabe bukatzen zituzten eskolok. Mojekin eskulanak ere egiten zituzten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 06a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: ARE-035/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
- Gerraostien, dotriñia erderaz eta horreik aparte, beste aldaketarik egon zan eskola…?
- Ez, gero erderaz, gure denporia hortan pasau zan, erderaz, gero barriro dotriñia euskeraz ta erderaz, ni betik izan naiz, lehenengo euskeraz ta gero erderaz, ni bixetara. Oin askotan […], orduen dana buruz ikasten geben ba. Dana buruz ikasi biher izaten geben, eta oin orduen buruz ikasittako gauza asko ez nittuke esango, baiña orduen bai.
- Hau maixu hau, Don Fermin hau, zuk uste dozu gerraostien gogorragua zala?
- Ez, ez, ha berdiña, neuretako berdiña zan, mañikotxo bat, mañiko. Zelebre samarra zan, e? Tontue ez zan, baiña zelebre samarra zan.
- Eta gero ze akordu dakotzu monjeena?
- A, bueno, mojena be ona, baiña ez zan izan denpora asko, zeatik oiñez fan biher haraiño, Eskoriatzaraiño, ta urrin izaten zan, urriñegi, fan ta etorri ta danak itteko, eta ez, ona. Tia bat be banauken Eskoriatzan ta hareaz be geraketan nitzen, ta…
- Esan dozu hamalau urte arte egon ziñala…
- Bai, bai, maistru horreaz, bai. Hamalau urte ondo pasaute.
- Hor akabaitten ziren? Ezin zeben jarraittu eskolan?
- Bueno, jentiek itxi itten gauen ya orduan.
- Hamalau urtekin.
- Hamalau urtekin. Ikasten bageuen ba “las cuatro reglas”, eta gero “raíz cuadrada” ta holako zer batzuk be bai, hortarako bastante maistro ona zan. Bastante… zelebre samarra zan, baiña…
- Geografia ta literatura ta honeik be…
- Bai, bueno, geografia ba gehixena izaten zan probinziak, horreik danok, ointxe be buruz esango nittuke.
- Neuk be buruz ikasi nittuan eta ondiok be goguen dakot.
- Dana buruz! Baiña Espaiñakue, Espaiñako mapa dana, zera, bai bai, “Castilla la Nueva”, “Castilla la Vieja dos provincias”, eta bueno, Almeria, ez, “Andalucía y Almería, Granada, Málaga, Cádiz, Huelva, Sevilla, Cordoba y Jaén” ta dana hola erreskaran esaten gittuen.
- Bai, geuk be halaxe.
- Bai, mapie ba hola e? Mapie, mapa haundi bat eukitten gauen eta mapie. Baiña gero ba handik kanporako munduen… kanporako gauzak ba orduen ez gauen… esan gure dot geografia bai, baiña España, Españakue ikasten gauen. Ta gero Canarias ta holakotxe apur bat, baiña bestela hortik kanpora ba mapiori hor akabetan zan. Gure eskolan hor akabetan zan.
- Orduen monjen eskolia oso motxa izan zan, ez dakotzu holako zerik…
- Bai, ba neure, neuk ikasi nauenetik, beste batzukin batera ipiñi nindduen han, hareik be nire parien egozen, nire edadekuak ziren ta ondo, egon nitzan denporan ondo. Gero laborie be itten zan apurtxo bat, eta bueno.
- Ze itten zeuein, eskolia goizetik eta gero arratsaldian errezau eta laboriak?
- Goiz ta arratsalde, bueno, laborie ordu batzuk.
- Ez zan izaten goizetik eskola asuntuak eta gero laboriak eta eskulanak eta…
- Atsaldian uste dot zala, laboriek, bai. Atsaldien, nere primie be, ni baiño apurtxo bat nagusitxuagua, ha be faten zan, eta bueno, lagunek be in nittuen ta hola.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!