Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bonbardaketa inguruetan; Bernabena baserria erre zuten

Bonbardaketa inguruetan; Bernabena baserria erre zuten <p>Aita kalera joan zen batean, Espainiako militarrek harrapatu eta behartu zuten eurekin Bedo&ntilde;ara joatera, bidea erakutsiz. Hango baserri batean, morroiak ugazaba salatu zuen, etxean arma bat zuelako. Horren ondorioz, etxeko jabea fusilatu egin zuten, Jesusaren aitaren erreguei jaramonik egin gabe. Fusilatuak 11 seme-alaba zituen. Oso saminduta geratu zen Jesusaren aita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita kalera joan zen batean, Espainiako militarrek harrapatu eta behartu zuten eurekin Bedoñara joatera, bidea erakutsiz. Hango baserri batean, morroiak ugazaba salatu zuen, etxean arma bat zuelako. Horren ondorioz, etxeko jabea fusilatu egin zuten, Jesusaren aitaren erreguei jaramonik egin gabe. Fusilatuak 11 seme-alaba zituen. Oso saminduta geratu zen Jesusaren aita.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ni akordetan naz nire anaie laminaziñuan lanien, eta anaia eta etorri ziren, baiña larrittute gero gu, klaro, gero ni etxera etorri nitzenien enterau nitzen zer zan hori, hori bonbardeua zan. Eta orduentxe erre in zan Atxabaletako etxe bat. Ez dakit zela esate otsien be hari, izena, bonbardeuaz orduentxe erre zan etxia be, bai.
- Jenterik hil-edo in zan?
- Bai, uste dot baietz, uste dot baten bat hil be egin zala orduan. Ez dakit nor hil zan be, baiña baietz uste dot.
- Horra Azatza aldera ez ziren jausi bonbarik?
- Bai, Azatza aldera be bai.
- Ze lekutan-edo? Goguan dakotzu?
- Ba Altamiran, Altamirara behintzet bai, etorri zan bonbie jausi zan. Eta beste bat, beste etxe bat Larriñon erre in zan bonbardeuaz, e?
- Bai, bonbiak jota e?
- Bonbiek jota, Berbabeneko etxie. Larriñuko Bernabena esaten jakon hola. Eta aitte ta ama bixek erre ziren barruen. Etxe barruen. Eta ez auen arrastorik be topau, esaten auen orduen ez zala arrastorik be topau, baiña pentsaizu zer eta andrien moñue-edo topau euela esateuen. Gero ha etxie dana barri-barrixe egin zan, guztiz barrixe in zan.
- Francok ez eben pagauko etxiori.
- Francok ez eben pagauko baiña behintzet gero etxiori barrixe in zan. Horko jentie ba, horko, hor jaixotako alaba bat Atxabaletan bizi da, ondiokan bastante gaztia ama ya hil zan, aitte be hil zan, bueno, aittajaun-amandriak ziran horrenak, e? Eta hori etxiori be erre in zan dana e? Eta ni akordetan naz, ni bezinuek-eta igual zeozer ekarten edo, igual fan zera, ba sorora ta hola-ta, ni akordetan naz igual zeozerraz, zera kargaute ezta, igual etorri eta, bsssiiiiii… eta barriro be hasitta bonbardeua ta bilddurrez ta etxien, etxera allau baiño lehen, han ezkiña baten jarten-ta ni akordetan naz horreik gauzok. Klaro, ni oso gaztetxua nitzen baiña…
- Zer ziren, abioiak edo kaiñoiak?
- Abioiek be bai, abioiek pasetan ziren horreik “los cazadores” edo horreik, txikiñok, filakak pasatzen ziren, horreik be akordetan naz. Horreikin ondo akordetan naz.
- Eta zuek artian be eskolara faten ziñain, e?
- Bai, eskolara fan bai, esaten dotsut gero Atxabaltako jentie be batzuk gora etorrri ziren. Gure etxien berrogei lagun egon ziren egun baten, kamaran-ta lo egitten, jentie Atxabaltatik ba bonbardeuaz billurra eukien, ta gora igote auen, eta batzuk basora be faten ziren, ba harrapau ez daixen.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia