Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Garia jotzeko makina ikusteko grina

Garia jotzeko makina ikusteko grina <p>Gari-jotzea auzolanean egiten zen. Makina baserriz baserri mugitzen zen. Egileor baserrikoek garia jo zuten, eta hantxe zegoen makina. Bila joan behar zuten, Aretxabaleta kalera; idiekin joan ziren osaba eta. Bera mutikoa zen, eta makina ikusteko irrikan zegoen. Gautu zen, eta makina falta. Bidera irten zen, isilpean. Iturrira bidali zuten ur bila, ilunetan, zigor moduan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari-jotzea auzolanean egiten zen. Makina baserriz baserri mugitzen zen. Egileor baserrikoek garia jo zuten, eta hantxe zegoen makina. Bila joan behar zuten, Aretxabaleta kalera; idiekin joan ziren osaba eta. Bera mutikoa zen, eta makina ikusteko irrikan zegoen. Gautu zen, eta makina falta. Bidera irten zen, isilpean. Iturrira bidali zuten ur bila, ilunetan, zigor moduan.

Transkripzioa

-Gari-jotia eitten zan, esan doun moduan, auzolanian, ezta, eta parte zien baserrixetatik bakotxetik bana, persona bana edo etorten zan lagunketan garijotia eitten basarri bakotxera eta gero norbera be fan biher izeten zan bestietara.
-Eta makiñia?
-Makiñie mobiduten zan basarri batetik bestera.
-Basarririk basarri.
-Eta akordetan naz urte hartan hemengo Atxabaletako kaleko Egillior basarrikuek garixa jo auela gure aurretik. Egilleorretik ekarri bihe zan makinia gurera garixa joteko. Zan Ajuria makiñak, hamen Bitorixan eitten zien makiñak. Ta gauza haundixak ez zien /etzien/ harek makiñak baiña fan bihar izeten euen ba, klaro, Atxabaletatik kaletik harek makiñak goraiño jasoteko, ba eztakit, bi ero hiru iri paregaz etorri zien Egilleorrera makiñatan. Eta makiña horregaz gorutze. Ta, klaro, niretako eta nik uste gure edadeko mutiko danendako, ume danendako ba makinie baserrire etorten zanian hori zan herriko jaixen moduen. Nobedade bat izugarrixe eta ha ikustia makiñie martxan eta, ataraten auen zaratie ta zera ta. Ta orduan ba desietan hori makiñioi noiz etorren. Eta atsaldien fan zien nire osaba bi edo behixek hartu ta beste auzoko besten baten laguntziakin ba irixokin hara. Ta, mekauben, atsaldie pasetan zan eta illunkarie aillegau te ez zien /etzien/ agiri, ez zien /etzien/ agiri eta nik makiñie derrior ikusi biher. Eta ez neuen /eneuen/ ogera fatie gura, akordetan naz. Eta halakon baten aittajaunek esan usten, ala!, berandu da ta uhera. Uhera sartu nintzen baiña ezin lorik eiñ. Halako baten ixil-ixilik inoi ezebe esan barik, jaiki, jantzi erropak, tta-tta-tta urten eta bidian behera aber makiñie topetan, ikusten neben. Eta akordetan naz Otalazelai gaiñien trill ein gauela. Orduantxe ya aldapie gora igoten eta. Klaro, nire osabak han: "Mutikoa!, zer eitten dok hemen!?" "Makinie ikusten etorri naz". Orduko ya gabeko hamarrak edo igual izengo zien eta, klaro, garai hartan gabeko hamarrak zien ya, bueno... Eta bueno, azkenien tiuekin etorri nitzen, tiok hasarren bat ingo ustien baiña bueno. Aillegau nintzen etxera eta ordureko ez dakit ba tia edo aiitajaun-amandria edo baten bat konturetu zan falta nintzela. Klaro, sustau zien eta larrittute. Eta, klaro, aittajaune-amandriek euzen hasarre. Etorri nintzen: "Ze iñ dok mutikuorrek, nora fan haz?" "Makinie ikustie gure neuen eta fan naz topetan, eta eztakit zer, badakit zer" "Ibiltteko gogue daukek?", aittajaunek. Hartu marmitta haundi bat eta Beheko Zelai [esaten jakon] lekuen euan itturri bat, metal-ure eukena gaiñera. "Fan behera, ekarri marmitte bete ur". Fan nintzen illunetan, fan eta marmittoi bete, ekarri, hartu marmittie, braaau! bota ta: "benga beste buelta bat!". "Aittajaune, baiña zenbat...? eta "Zazpi buelta ein bihittuk!" (Barreak). Bigarren bueltie...., hirugarrenien edo parkatu ein usten.
-Hiru buelta egin bihar izan ziñun?
-Bai, bi edo hiru erain usten. Klaro, euen oso larrittute, eurek be larrittu eingo zien, seguru. Umie, ni orduen izango nintzen ba, zortzi urte baiño gutxiao eukiko nittuan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia