Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Behi zaintzan ari zela behiak doktrina jan

Behi zaintzan ari zela behiak doktrina jan <p>Gogoan du behin eskolako etxeko lana kredoa buruz ikastea zela. Merienda eta doktrinarekin joan zen behiak zaintzera. Bera jolasean zela, konturatu orduko, behi batek ogitartekoa eta doktrina jan zizkion. Hurrengo egunean eskolan maistrak kredoa galdetu zien, eta bere aurretikoek inork ere ez zuen kredo hori osorik ikasi. Xabierren txanda iritsi zenean, "Es que la vaca me ha comido el catecismo" aitortu egin behar izan zuen. Mutikoen artean, behizaintza arte bat bezala hartzen zuten. Behizain ona izatea harrotzekoa zen auzoko mutikoentzako. Abestuz eta txantxetan, batak besteari esaten zion behiok arto edo arbi sorora sartu bazitzaizkion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gogoan du behin eskolako etxeko lana kredoa buruz ikastea zela. Merienda eta doktrinarekin joan zen behiak zaintzera. Bera jolasean zela, konturatu orduko, behi batek ogitartekoa eta doktrina jan zizkion. Hurrengo egunean eskolan maistrak kredoa galdetu zien, eta bere aurretikoek inork ere ez zuen kredo hori osorik ikasi. Xabierren txanda iritsi zenean, "Es que la vaca me ha comido el catecismo" aitortu egin behar izan zuen. Mutikoen artean, behizaintza arte bat bezala hartzen zuten. Behizain ona izatea harrotzekoa zen auzoko mutikoentzako. Abestuz eta txantxetan, batak besteari esaten zion behiok arto edo arbi sorora sartu bazitzaizkion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Historixak egongo die bat baiño gehixao. Bat dauket eskolakue, eskolan pasau jaten bat. Ni eskolan ikasten ona izan nintzen beti, buru onekua eta memorixa ona. Eta maistriek ba, ia ez zan Esuperancia, beste maistra bat zan. Beti eukitten nindduen apur bat eredu moduen, ez. Eta behiñ akordetan naz katezismue guri abadiek ez oskun emuten, emuten oskun maistriek. Eta katezismuen kredue ikesi bihar geuen, eta kredue katezismuen akordetan naz euela ezkerekoaldera, zabaldu eta ezkerrekaldien Velazquezen Kristo hori , ezkerreko aldien kredue ta, orrixe pasau pagina erdi edo hola ta kredua gero be. Ta egun baten kredue ikesten ibili gintzen apur bat eskolan baiña bueno. Etxeko lana bixarko kredue buruz ikesitta ekarri. Katezismue hartu ta etxera. Ta betiko moduen hartu ogi erregutada bat txokolate ontza bategaz eta behixak hartu ta beheko zelaire, akordetan naz. Ta Beheko Zelain ba barrenien euen Olatza errekie, eta han errekan holako pasabidetxo bat eindde euen gaztaiña enpor haundi bategaz, hola presatxo bat moduen eitten auen da baztarretan lokatzarie ta egoten zan, harrixek eta. Ni injenieritza obrak itten han errekan, denporie pasetan. Itxi neuen katezismue ta bokadillue itxie neuen arbola-ipurdi baten, sagar-arbola baten ipurdixen. Ta han ibili nintzen jolasien, eta holakon baten ba gosie eingo jaten eta, joño, bokadilluen bila fan bihe juat. Faten naz, mobiduten naz eta, mekauben!, justo ikusi nauenien bokadillue, behi batek raust! ogixorri eta katezismuai eta danai ebatu utsen, eta klaro, neu mobiduten ez nenguen hara eta behixek dzi!, behixek igesi iñ usten. Eta ikusi neuenien behixek katezismue ahuen eukela, hain geratu nintzen paralizaute, inpresionaute, geratu nintzen paralizaute. Mekauben, nire katezismue behixek. Ze ein bihe juat nik oiñ! Enintzen ezta behixangana fan be eiñ. Geratu nintzen jota zer eiñ enekixela. Behixorrek jarraittu auen eta nunbaitten apurtuko auen edo bota eingo euen edo iruntsi eingo euen, eztakitt. Bueno, oin ze ein biha juat nik! Merixendiagatik ez osten asko inporta baiñe katezismue bape be ikesi barik kredue. Fan nintzen etxera, ixilik, etxien ezer esan barik. Hurrengo goxien kriston arduriagaz eskolara. Eskolara faten naz eta, klaro, leziñue luzie zan eta zaille. Hasi zan deike banan-banan, bere pupitre ondora fan eta kreduoi hasi batek eta trapa-trapa-trapa, eta aillegeten zan lekuren bateraiño eta ba gehixao ez zekixen edo trabatu eitten zan da. No sabes más? No, eta. Ala, zutik han. Beste bat, eta bale, eta beste bat eta. Danak illeran, iñok be ez zekixen buruz katezismue. Eta maistriek ni gordeta nindduen azkenengo, eztakitzu, demostrau guran ikesi leikela. Nik ikusten nauen zer datorren eta, jo!, ni han, puu!, jota pasaute. Halakon baten tokau jaten neuri, azkena, benga, illaran jarri azkena eta. Akordau eitten naz, dauket ondio buruen sartute: “Jabiertxo, díles a estos el credo”. Holaxe. “Díles a estos el credo”. Ni burumakur ixil-ixilik. “Benga, Jabiertxo!”. Jabiertxo ixilik. “Pero tú tampoco sabes?”. “No, señorita”. “Cómo que no sabes, que te ha pasado?” Klaro, ez auen entendiduten, auen pentsetan nik ezin neuenik jakin. Nik egixa esan biher. “Es que la vaca me ha comido el catesismo”. Hango barrealgarie danak! Klaro, orduen...
-Hori zer zan, auzoko eskolan?
-Auzoko eskolan. Ba euko nittuen zazpi urte edo, xei-zazpi. Klaro, orduen ganauzaiñ eittie zan gure artien ba mutikuen artie zan, klaro, ganauek ondo zainketie eta iñon zelaira edo solora ez fatie ta. Artuek harrapetan bakizu ganauek ibiltten zien da. Ganauzain ondo eittie izeten zan ba danon zera, ezta. Eta, klaro, gaiñera geunken kantu bat, geunken guk bata bestiei kantetan guntsena, Libiri ta Labero: “Libiri ta Labero kaka-ganauzaiñek, kaka-ganauzaiñek, -eztakit ba- zelaiko ganauek artua gure aiñe, artua gure aiñe...” Bai ba, arto jaten edo ikusten bazauen baten bati igesi ein utsela arto sailera ba “artue guraiñe” edo arbixa guraiñe” edo gure dana, ez.
-Hori ze egiten zeuen, kantau?
-Kantau, ganauek baten bati iges eitten bautsen. Alkar ikusi eitten gauen, zela bakotxa bere zelaixen ibiltten zan, bagekixen zeiñ zeiñena zan, saille zeiñena zien, eta orduen ba baten bati behin batek igesi eitten bautsen arto-saillera, orduen alanbreik eta ez euen, zelaixek zabalik egoten zien gehixenak. Eta orduen ba kantau eitten guntsen batak bestiai, adarra joten. Eta hori izeten zan ba gure artien zer bat, eta klaro, eskolan danen aurrien esan biher, gaiñera memorixa onena eukenak: “es que la vaca me ha comido el catesismo” ba bueno, ha izen zan...
-Eta señoritiak zer esan euen?
-Bere katezismue hartu, bota auen amorruaz. Uste dot zigortute euki giñuela danok urten barik, eztakit, ordubete gehixao edo holakon bat.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia