Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ikasketak erdaraz eta buruz

Ikasketak erdaraz eta buruz <p>Doktrina nahiz geografia edo historia erdaraz eta buruz ikasten zituzten. Maistrarekin ikasi zuten doktrina. Abadeek doktrina euskaraz irakasten omen zuten eskoletan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Doktrina nahiz geografia edo historia erdaraz eta buruz ikasten zituzten. Maistrarekin ikasi zuten doktrina. Abadeek doktrina euskaraz irakasten omen zuten eskoletan.

Transkripzioa

- Dotriñia ikastia ze izeten zan? Zenbat denpora gastaiten euen maistruak dotriñia erakusten?
- Beste asignatura askon moduen. Bai. Orduen ze ikasten aeuen ba, Geografixie buruz. Ikasi “los cabos”, buruz, “los ríos”, buruz, “no se qué”, ikasi, nun euen ezakit zer, eta gero munduko naziñuek eta hiriburuek eta holakotxe gauzak. Hisorixie be iguel zan, ba buruz ikestie eztakit zenbat errege eta badaki zenbat zer eta los Alanos noiz etorri ziela eta bestiek fan ziela eta. Edade hortan be gaiñera asko be gehixao ezin. Dotriñie zan bat gehixao, bai. Geuk ez gauen euki dotriñiekin bereziki zerik. Ikesi bai, ikesi danok ikesi bihar izen gauen. Ha be buruz praktikamente. Erderaz da buruz ikesi. Guri dotriñie erderaz erakutsi oskuen, hori bai. Ze orduen beste auzo batzuetan abadiek emuten auen dotriñie eta euskeraz erakusten auen. Baiñe guri erderaz erakutsi oskuen. Gero kontuek eitten.
- Katezismua behixak.
- Jo, ha izen zan, niri etxaten ahaztu hori. Hori geratu jaten grabaute bizi guztirako.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia