Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aretxabaletara itzuli zenekoa

Aretxabaletara itzuli zenekoa <p>Zortzi urte zituenetik Aretxabaletako giroa ezin izan zuen ondo ezagutu. Eskoriatzako marianistak ere oso diziplina zorrotzekoak ziren. Bere kaleko kuadrilla ez zuen benetan ezagutu Zaragozatik itzuli zen arte. Aozaratzako lagunekin umetatik izan du harreman ona.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zortzi urte zituenetik Aretxabaletako giroa ezin izan zuen ondo ezagutu. Eskoriatzako marianistak ere oso diziplina zorrotzekoak ziren. Bere kaleko kuadrilla ez zuen benetan ezagutu Zaragozatik itzuli zen arte. Aozaratzako lagunekin umetatik izan du harreman ona.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk bastante urte pasatu zittun Atxabaletatik kanpo. Igarketan zeben aldaketarik Zaragozara fanda hillabete batzuk etorri barik egonda?
- Bueno, niri pasau jatena, herrixakin berakin pasau jatena, herrixan bertan denpora gutxi bizi izan nazela. Ni bizi izan naz auzuen, Azatzan. Azatzan bizi izan naz zortzi urte arte jarraixan eten barik, bertatik urten barik. Gero, klaro, urtebete Donostian, gero beste urtebete barriro Azatzan maristetara fan da etorri, bueno. Urtebete. Gero ia horra fanda, baiña karo, hortik ez geuen urteten. Hor disziplina zan benetakue. Gu hamaika urtekin ba nik etxera etorteko baimena eskatu bihar izaten neuen eta urtien itxiko ustien igual xei bider edo zortzi bider etxera etorten. Akordetan naz Andra Maixetan baimena emoten oskuen eguerdixen bazkaitten etorteko eta atsaldien ba ez dakit xeiretarako edo xei terdietarako edo hola barriro komentura fan biher izeten gauen.
- Hori Eskoriatzan bertan?
- Eskoriatzan bertan, bai. Hamaika-hamabi urtekin ia hori ein biher izeten gauen. Eta ni akordetan naz egoten zan, errosaixue egoten zan, eztakit zazpirek ero, errosaixue errezau biher izeten zan afaitten fan aurretik. Eta nik orduen tranpatxo bat eitten nutsen.
- Egunero?
- Ez, ez baimena neukanetan. Baimena neuken egunetan xeiretarako fan biharrien taldiakin elixara sartzeko, errosaixue errezetan nik eitten nauen zazpiretan fan eta korutik bueltan sartzen nintzen, atzetik bueltan, eta gero handik urteten nauen eta sartzen nintzen barrura eta hola. Tranpie eitten nutsien horretan, baiñe oso estriktuek zien horretan. Eta, klaro, nik neure edadeko lagunek ezautu eitten nittuen, agurtu eitten giñen eta juntetan gintzenien ibili alkarrekin, baiña karo, esperientzia gutxi euki nauen, kontakto oso esporadikuak, oso noxien behiñekuek eurakin. Eta gero bueltan etorri nintzenien etxera izen zan benetan neure kuadrillie ezautu neuen. Hori kalekuek. Auzuen bai. Auzoko lagunekin ia harremana ume-umetatik eta oinddio be manteniduten dot, ez, harremana oso ona.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia