Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Abadeekin harreman handia zuten Berraondotarrek

Abadeekin harreman handia zuten Berraondotarrek <p>Don Jorge abadeak mutikoekin jolasean ondo pasatzen zuen. Txopitea, don Angel, don Frantzisko eta don Antonio; Antoniok Isurietako elizan ezagutu zituen abadeak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Don Jorge abadeak mutikoekin jolasean ondo pasatzen zuen. Txopitea, don Angel, don Frantzisko eta don Antonio; Antoniok Isurietako elizan ezagutu zituen abadeak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Fruta denporan, frutak be, ortua haundixa eukan eta hau ondiok, ta batu sagarrak edo makatzak-edo, ta mutikuak […] eta neskatillak be bai, fan bentanara, ta bentanan kirtenetik lotu, eta aber zeiñek hartzen auen, zeiñek salto haundixaua itten. “Ointxe, ointxe, hartu, hartu, hartu ointxe”, ta […] gorago altzau, baiña gozau itten auen holakotxe zerak itten.
- (Loba): hori nor jan ba, Txopitea?
- Ez, don Jorge. Txopitea aurrerau, don Angel.
- (Loba): atzerau egon zan Txopiteatik?
- Ez, ez, aurrerau, nik horrenetik honutzeko abariek danak jakixat zeintzuk egon ziren. Txopitea ez, eta azkenetan…
- (Loba): azkena izan zan don Francisco, ezta?
- Baiña azkenengo aldiz han egongo zuan, bai, urtiak.
- (Loba): azkena don Francisco ez zan izen?
- Azkenengua don Franzisko, baiña lehenagoko urtietan, ni mutikotxua, ni bautizau don Antoniok egin nindduan, burgalesa-edo ez jakiat nungua zan be. Eta handik honutzeukuak. Eta don Anjel be bai, don Anjel be popularra. Don Anjel be estudixuatik abarieri eskatu, edo obispueri zera-ta, puestua-ta kanbixateko han estudixetako, eta gero kanonigo edo ez jakiat zer in zuan, Donostian hil zuan Txopitea.
- (Loba): ehun urte ingurukin-edo hil zan.
- Bai, urte morduaz. Guk asko tratau gauen, horreik danakin, bertan eukitten auen, ezer biher beuen…
- (Loba): beziñuak.
- Hemendik eta hara, gurera beste ingurura eliziori, bertantxe.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia