Aretxabaleta (Gipuzkoa)

"Maiordomo" Untzillan

"Maiordomo" Untzillan <p>Untzilla auzora etorri zenean, sakristaugintza urtero txandatzen zuten auzoko baserriek. Tokatzen zitzaionari "Maiordomo" deitzen zioten. Araoztar abade on bat gogoratzen du, Don Jorge. Errespontsuak txapelean batzen zituen, eta batzuetan batutako dirua mutikoei botatzen zien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Untzilla auzora etorri zenean, sakristaugintza urtero txandatzen zuten auzoko baserriek. Tokatzen zitzaionari "Maiordomo" deitzen zioten. Araoztar abade on bat gogoratzen du, Don Jorge. Errespontsuak txapelean batzen zituen, eta batzuetan batutako dirua mutikoei botatzen zien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero honutz etorri ziñanien, hemen be antzerako kontuak egozen-edo?
- Zer, hemen?
- Honutz etorri ziñanien, Atxabaletatik…
- Hementxe ba, bizi.
- Hemen be antzerako kontuak?
- Ez, hemen diferentziak…
- Hemen ez ziñan sankristau?
- Ez, sankristau txandaka hemen, etxe bakoitzian urtien bat egoten zan. Eta oiñ hillian itten dogu, kandelak ixo ta lagundu, hillian batek, beziño batek. Baiña orduen urtian, kanpaia jo, kurtzia ibili entierron bat beuen, edo kurtziagaz-edo, lehenauko legera. Holakotxe lanak itteko urtien bat egoten zan; neuri be tokau jatan birrittan edo hiru bidar-edo, maiordomo esaten jakon, abariari lagunketan. Gero errekaun bat abariari, hau edo zerbait in biher bazan ba abariak. Abariak ez auen lanik itten. Abariek e… bat euki gauen abaria ona, Zarauzko semia, Don Jorge Barandiaran-edo apelidua zela eukan, honeik komerixak eñiko abariak. Harek erresponsuak, erresponsuak abariendako beretako izaten da, urtien meza bat edo bi emuten (di)ttu, han batzen zan diruaz, orduen, oiñ bapez, oiñ dana barrura. Don Jorgiori, amadekasia zelebre bat euekan, eta bera zelebre haundixagua, betik gurien egoten zan, ta jolasien eta gustaten jakon, eta erresponsuok iñ tte mutikuok elizpeian begira ta, “diru zikin hau zertako dizkiet ba”.
- (Loba): bota?
- Ba, txakur txikixa, aittaguriako txakur txikixa botate jakon, ha txapelaz egoten zan batzen, illarriestan, illarriestan, “diru zikiñok zertako biher dizkiat ba nik”, motikuok han buru apurtu bihar!
- Hareik diruak hartuta.
- Geure aittajunak eta aittak esaten auen, horrek, horrek abariorrek txakur txikirik be ezin lekiek aurreratu! Gabien etorri, ta gu mutikuok ohien bageozen, izaran hartu ta kortan, edo ganuak egoten diren lekuan, erdixen egoten zan zarramarriak, zerak azpixak egitteko zikiñak tapetako eta han belar pillan itxi. Mutikua fan ta…
- (Loba): han iretzartu igual.
- Iretzartu, gure Endrikeri, ni artien txikitxua nitzan, baiña honein aittek, zenbat bider ete euen, tio Gregorio, ta harek berak hartu ohien, ta izaratako beste osuen hartu, gero zera hartu ta kortara eruan ta, ene, ene, ene, komerixak!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia