88 urteko gizona
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: ARE-031/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Antonio Zubizarreta Berraondo Mujika Garai. Hemen gaoz aspaldixan, larogeta zortzi urte indda, eta hiltteko gogo gutxi. Eta hemen be aidamen haundirik ez, belaunak astunak eta hazurrak astunaguak; badakitzu hori zela dan?
- Baiña itxuria ez dakotzu bapebe txarra.
- Txarra, txarra… guk berez hil bihar dogu. Pertsoniak horixe dako txarra, sikiera ganaua aprobetxau itten da, eta gu lurpera.
- Nun jaixo ziñan, Antonio?
- Ni Atxabaltan, baserritxua, Atxabaltatik bi kilometrora, Isurieta.
-Zela da baserrixen izena?
- Isurieta, “barrio” Isurieta.
- A, auzua. Etxia?
- Etxia Olabe, “caserio” Olabe.
- Eta ze egunetan jaixo ziñan?
- Ni “dieziocho de abril de mil novezientos veinti uno”.
- Urtiak bete barri (di)ttozu orduen. Zuk igual ezagutuko dozu Gregori, han Urezaundin bizi dana. Urezaundira ezkonduta.
- Gregori?
- Gregori Bengoa.
- Hori Azatzagakua, ezta?
- Ez, Eskoriatzakua, e? Hori bizi da Urezaundi baserrixan; Mazmela da izatez, eta harek bete zittun fan zan hogeta lauan, fan zan ebaikutzian bete zittun larogeta hemezortzi.
- Ha be ez dau asko hobeto.
- Entzuteko eukan problemak, baiña burua argi.
- Hori aldian daukat neuk be, honek beronek gura dauenian entzuten dau.
- Hori ona da.
- (Loba): Komeni danian, horrek komeni danian entzuten dotsu.
- Hau astunduta dauket apur bat, aspalditxuan behintzet. Fan nintzuan medikuana eta zaharzarua neukala. Tapoiak neukelako fan nitzan medikuana eta tapoirik ez daukala, zaharzarua daukala. […] edarrak.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!