Kalera itzuli zenean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kalera jaitsi eta geroko gauza asko ez ditu oroitzen. Baserrian berak ez zuen lanik egiten, baina bere anaia ibiltzen zen artaldearekin laguntzen. Kalean eskola aurrean bandera jaso eta himnoa abesten zutela gogoan du. Viteri eskolan egiten zituzten halakoak, eskolara sartu aurretik.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 29a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: ARE-029/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eta gero jetxi gintzen kalera eta ni ia gerraosteko gauzak gutxi. Bai, eskolara ta eskolatik kanpo zela ibiltten nintzen jolasien-ta horrek bai, baiña bestela ondoriuak ez naz ni…
-Baserri lanetan eta ez zinen ibiltzen.
-Ez, ez. Keba. Baserri lanetan gaiñera, ez dakitt lan eingo auen be. Bai, bai, eiñ eingo auen, bai, ze artaldie ta bazan behintzat eta holako gauzak bazien behintzet basarrixan, bai, hoixe eingo zittuela. Baiña bueno, ez, keba, holako gauzekin ia ez. Oin, nire anaiak eta horreik bai, buenooo! Horreik ibili zien pastoriekin atzien. Buenooo. Batian hau, bestian… Gaiñera udabarrixen zerak jaixo ziela, zelan da… arkumiak esaten dou oiñ baiña guk ez dou esaten arkumiak. Zelan esaten dotsau guk… bilotxak, bilotxak jaixotzen ziela, eta hau bestia ta. Horreik bai. Baiña entzunda, entzuna bai, baiña ez nik ikusitta ta nik zera eindda ez. Entzunda bakarrik. Hori bai. Eta bestela gero kalian-ta holan ba beste danan moruen. Oiñ hori esaten dauiena, egunero eskola aurrien hor jarritta banderia jaso ta zera jo, Himno nacional edo gure dana jo eta horrek entzun eta gero eskolara sartu eta horrek bai.
-Akordatzen zara?
-Jakiña! Jakiña! Hortxe, hortxe, eskolia hortxe goixen zan. Eskolia, gaiñera, Aretxabaletako eskolia Viterixena da. Gutxi daoz, Gipuzkuan oso herri gutxitan daoz Viterin eskolak. Mondrauen, Errenterixan eta Irunen eta ez dakit nun-eta. Baiña hemengue be bai. Eta erdixen euken balkoia, eta balkoia, jakiña, banderia ifiñi eta aurrekaldien danak formauta, klaro, danak illaran ifinitta, ondo ifinitta ume danak eta zera jota gero barrura sartzen giñen eta kitto, eskolia bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!