Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserriko oroimenak

Baserriko oroimenak <p>Jolasean bera bakarrik ibiltzen zen. Arto-kaskarekin, harri-harrika eta halakoetan jolasten zuen. Ume asko, hiru familiatakoak, elkartu ziren baserrian. Etxe inguruko zelaietan soldaduak eta kanoiak, eta baserriko beste oroimen lauso batzuk gordetzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jolasean bera bakarrik ibiltzen zen. Arto-kaskarekin, harri-harrika eta halakoetan jolasten zuen. Ume asko, hiru familiatakoak, elkartu ziren baserrian. Etxe inguruko zelaietan soldaduak eta kanoiak, eta baserriko beste oroimen lauso batzuk gordetzen ditu.

Transkripzioa

-Jolastu zertan?
-Ni bakarrik ibiltten nintzen baiña zetan. Han kaxkarakin-da, arto-kaskarakin. Oiñ ez dakit zela esaten dotsien, baiña guk arto-kaskarak. Zera, halakotxiekin harri-harrika, klaro, horrek ipiñi lurrien eta haretxekin jolasten. Baiña ni umia neu bakarrik nintzen, beste aiztia, Txaro, hiru urte zarraua da ta, klaro, lau urte euki edo zazpi-zortzi urte euki asko da, eta gero beste lehengusu batzuk be bageukan-da. Harek lehengusuak, gutxi gorabehera urtebete gaztiaua da. Eske hainbeste ume gintzen han. Eneee! Gu xei anai-arreba eta beste lehengusuak beste bi zortzi. Atera kontuak. Eta gero horrek maistru horrek beste mutiko bat, beratzi. Etxekuak eztakit zenbat zien. Xei, bost-xei edo ez dakit zenbat zien. Bakitzu zelako kuadrillie!, bueno, ha izeten zan! Puffa, kuartel general. Hori bai. Eta han zela zelaixen, etxetik kanpuen, goittik behera zelaixen zelan eozen soldauak, kaiñoiak-eta. Holakotxe gauzak bai. Baiña ez hola garbi-garbi-garbi ez, baiña. Akordau eitten za holan, pasadatxo bat eitten jatzu, ez dakitzu?, esaten dotsuenian zeozerrekin akordatzen zara hola, baiña bestela…, bestela ez. Hori bai, horrek gauzok bai, izenok geraketan jatzu bizi guztirako. Esnie egosten euen zera, maskelua, eta horrek gauzok, ez dakitt, han orduan entzundakuak baiña bizi guztirako geraketan jatzu. Akordau eitten zara, akordau eitten zara.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia