Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra denborako manifestazioak

Gerra denborako manifestazioak "Se ha tomado Teruel", eta manifestazioa egiten zuten, txapel gorriak jantzita. Mirenek ez zuen leloa ulertzen; berarentzat "Olentzeroa dator" izanda ere berdin izango zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Se ha tomado Teruel", eta manifestazioa egiten zuten, txapel gorriak jantzita. Mirenek ez zuen leloa ulertzen; berarentzat "Olentzeroa dator" izanda ere berdin izango zen.

Transkripzioa

-Beste gauza politt bat be kontau bihar dotsut /bihotsut/. Harekin be akordetan naz gaur balitza moduan. Egoten zan, Espaiñako zerak eitten auenien holako abanzen bat, oin esaten dot hori, baiña nik hori len ez nakixen hitz hori ezta, ezta urrik be, e. Baiña holako zeren batzuk eta, kanpaiak eta zerak-eta. Zergaittik eta. Baiña akordetan naz ein gauela behin manifestaziño bat. Izen zan hemetittik kaletik, eliza aurretik kale goixeneraiño. Kale goixenian buelta emun eta barriro. Eta ni txikiña, txikiñena, gaztiena be bai eta txikiñenetakua be bai ta, lelegokua nintzan beste batekin eskutik ebatuta, txapel gorrixa ifinitta buruen, txapel gorri txiki bat neukan, hartarakotxetako zetarako, derrigorrez euki bihar; ifinitta, eta manifestaziñua euela bazkal ostien. Hango kanpai hotsa ta zera, ta zergaittik eta: “Se ha tomado Teruel”. Ze ete da, "se ha tomado Teruel". Neretako “viene Olentzero”, berdin. Baiña oin konturaketan zara zer zan esaten zana. Oin konturaketan zara “se ha tomado Teruel” zer gure auen esatia, baiña orduen? Eta manifestaziñua ta ze pasetan da ba ta? Ze pasetan da, euskeraz pentsau be ez. “Qué ha pasao?” y “Porque se ha tomado Teruel”. Eta manifestaziñua, akordetan naz gaur balitza moduen. Eta gaiñera izengo zan ura aldera-edo, ze soiñekuakin, holan, denpora epela eingo auen. Ez naz akordetan noiz ta zer, baiña “se ha tomado Teruel”. Horrekin txapel gorrixakin, oin konturaketan zara zer gure dauen esatia. Baiña orduen, lehen esan dotsut, “si viene Olentzero”, berdin. Berdin-berdin-berdin. “Se ha tomado Teruel”, txapel gorrixakin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia