Baserrian ikasitakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Laratzari "gelatzua" esaten zioten. Sutan arbia egosten zegoen galdara apurtu eta ahizpa gazteagoak hanka erre omen zuen; suge-belarrekin osatu zioten erredura. Makina bat gauza ikasi zituen baserri hartan.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 29a
- Iraupena: 0:03:14
- Erref: ARE-029/008
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
-Baserrixan gauza asko ikasten die.
-Asko ikasten die. Ni hori hori ikasi nauen. Eta bueno, beste…, oiñ konturaketan zara. Gero ahaztu eitten jatzu baiña. Hara!, zelan zan? Sorgiñen Laratza, ezta?, esaten auen horrek Euzkitzek. Ba guk "laratza" esan biharrian harek esaten otsien "gelatzua". Holan txintxilizka zera egoten zan, katai bat holan eta behien kaldaria arbixak egosten edo gura dana egosten. Eta betik han su inguruen gaiñera. Eta amama geukan eta Aintzane aiztia bi urte bakarrik euken, eta ha altzuen neukela hari arbi-kaldariai apurtu jakon ipurdixa, azpixa, eta dana jausi zan. Eta Aintzaneri hanka gaiñian erre ein jakon hankia. Eta Aintzanek oinddio be dauko bi marka hola errienak, bi marka hanka gaiñien dauko Aintzanek orduantxe hantxe erre jakonian, zera, hango arbi-kaldariai ipurdixa apurtu jakolako, hango ura jausitta. Eta hori akordau eitten naz, e. Eta egoten gintzen topetan suga-belarrak. Suga-belarrak die -zu zerian ibilli bazara bien, baiña bestela…-, die holan orri zabal batzuk dauko, eta erdixan eitten jako hola gorutza lora moruen holan, eztakit nik, txondor moruko gauza hazixaz beteta balego moruen, hola erdixan gorutza gorrixa, eta dauko orri haundi batzuk, eta hari orrixai kendu azaltxua ta mintza, haren zera, ifiñi hanka gaiñien eta holaxen errien gaiñien, eta osaketako. Eta ibilli gintzen suga-bedarra… Bestela suga-belarrai ikutuik be ez, bueno!, suga-bedarra txarrak zien, benenosua, geure zerera zien erre.., zien benenua zeukiela ta. Keba, kendu ha zera ta orrixen mintza, alde azpixa bigun-biguna hanka gaiñian ifini ta holaxe osatu jakon. Baiña oinddio Aintzanek, ni baiño bi urte gaztiaua da, baiña harek han markak, erre markak hantxe dauka hanka gaiñian. Hanka gaiñian dittu bai. Horrekin akordetan naz, eta zelan ibiltzen gintzen han inguruan jolasten, alberkia, inguruan zer aukena, eta gauza asko holan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!