Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Lehen autobusak herriz herri

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-021-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aspaldi neska bati autobusean gertatutakoa: Zarautzera joan nahi eta autobusak kanpoaldean utzi zuen, tunel baten ondoan. Lehenago autobusak herriz herri joaten ziren herri guztietatik pasatuz, baina gaur egun lehenbizi Donostiara joan behar zara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-D: Eta Zarautzen jatxi bihe zan ha, eta klaro, autobusa geratu zan autopistan Zarauz pare-parien. Eta "A ver los de Zarauz". Neskioi zutittu zan eta han ez euen estaziñoik eta ezebez. Halako tunel bat, eta zubitxo bat eta haretxen onduen zan. Eta esan utsen: "Y dónde está pues, dónde tengo que...?" [...]. Ha Gasteiztik etorren. "Pues mire, pase por debajo de ese puente..." Ez dakit zela esan otsan be, "... y eso es Zarauz". Nun ikusten auen? Baiña maletak, tremendako maletiaz auen, ha etorren hillabeten bat pasetan edo gure dana. Eta han geratu zan neskioi. Eta autobuseko danak, ez dau deretxorik. Horrek neskiorrek ze [ein bihe dau] bakar-bakarrik... Eta herrixa, oin ia etxiak autopistaraiño eindda dauz, baiña oin urtetxo batzuk badie.
-E: Autobusen orduak gutxi gorabehera ipinitta dare eta holakuetan taxi bat edo beste bat holako okasiñueterako...
D: Ba ez dau ezebe. Ez dau ezebe. Lehenao faten zan Eskoritzatik zazpi t´erdietan urtenda faten zan Donostiara, ha herri barrutik faten zan, baiña gaur ezin zeinke fan. Zarautzera fan bihar dozu, edo Oriora edo Usurbilera edo Zumaiara, lelengo Donostiaraiño fan biha zara eta gero etorri ein biha zara atzera honuntza. Hori probintzia barruan eitteko ez da bape...
-E: [...] harutza fan eta honuntza gero etorteko barriro pagau ein bihar [...]
-D: Eta gero atzera bueltarako igual, gauza bat da pagetia, baiña beste bat [...] dozun denporia. Egun baten fanda etorri ezin zeinke ein autobusetan Donostiatik, edo Zarauztik edo. Ez dau beste bideik. Hori oso txarto dau.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia