Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gaur egungo autobusen inguruko iritzia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-021-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaur egungo autobusen inguruko kontuak eta iritziak.

Transkripzioa

-D: Eta beste gauza bat dauena autobusetan, xeiretan urteten dau doiena Gasteizera Donostian, ezta? Atsaldeko xeiretan. Eta hori Atxabaletatik pasetan da; baiña oin zortzi t´erdietan edo, ez dakit zortziretan edo noiz dan, eta Arrasaten bakarrik geraketan da. Zu Arrasaten geraketan zara. Behin pasau jakun, eurixa Arrasaten [...] gintzenerako, taxirik ez auen, Eibartik datorrena ez dakit pasauta auen edo ze pasau zan. Hori badie..., bastante denpora.
-E: Konbinaziño barik.
-D: Ez dau konbinaziñoik. Ordubetien edo egon bihar gintzen bertan. Eibarren zortzi t´erdietan edo ez dakit noix urteten zan. Euri zaparrara izugarrixa, "aunque sea" goazen taxis bat hartzen. Fan gintzen San Franziskoko eleixara, han egoten die taxisok, lehen behintzat, oin ez dakit egoten dien. Taxi bat be ez auen, danak fanda euzen norabaittera. [Han egonda] ez dakit zenbat denporan, halakon baten etorri zan, etorri gintzen Atxabaletara. Probintzia barruan egoteko, e, Madrillera fatia izen bazan, baiña ein bihar dozu trasbordo eta gauzatan... Eta gero eguakotxetan be zortzirak eta laurdenetan, ha Eskoriatzaraiño doie, baiña aste guztien ez. Eta guk esan askotan Donostian komentarixotan billetiek emuten daben lekuan, aber zegaittik egon ezkero... jenteik ez badao Atxabaletarako, bueno, geratu deilla Arrasaten, baiña egon ezkero baten batzuk Atxabaletaraiño datozenak, aber zelan ez daben jarraiketan [...] Hori udaletxeko gorabeheria dala eta udaletxien kejetako. Hiru bider esan oskuen. Geuri eta beste batzui be bai. "Eso en el ayuntamiento tenéis que hacer algo, es cosa del ayuntamiento". Aspalditxoko kontue da, e. Gu ez goiez aiuntamenture, astero fan biher bada, bien, baiña noizipehiñien fateko ez goiez [...]. Eske ez dau deretxorik hortarako. [...] Atsaldeko xeirak Donostian segiduan etorten jatzu, hala be udan, eta gura bozu herriraiño etorri, hantxe etorri bihar zara.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia