Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra aurreko euskarazko eskolak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenbiziko ikastola (euskaraz irakasten zuten eskola) non ezagutu zuten. Gerra aurretik euskaraz ikasten zuten, baina gerra-denboran hori bukatu egin zen.

Transkripzioa

-D: Han behien akordetan zara zu noix egon zan eskuela bat [kantetan] jakon orduen. Orduen, "en aquellos tiempos".
-Zer zan hori?
-D: Ba euskera, multiplicar, restar eta.
-E: Ikastola bat, bai.
-D: Danok euskaldunak gintzen, baiña eskolan erderaz [...]
-E: Nik lelengoko ikastolia ikusi neuena Atxabaletan, hor [Beroak] euken hametikaldera Etxezarretan eta, lehenau, garai baten pospolo-fabrikie izan zan, eta Beroak eukien. Eta hantxe pospolo-fabrikan hasi giñen gu ikastolan faten mutikuek eta neskatillak eta faten gintzen haraxe gabetan.
-Zenbat urtekin zan hori?
-D: Kolonena aurretik izengo zan o geruau?
-E: Geruau.
-D: Kolonena geruau?
-E: Bai. Haxe izen zan lelengokue.
-D: Ni honekin ez naz akordetan.
-Noizkua da?
-E: Hori? Guk zenbat urte eukiko gaixuen ba...
-D: Gerra aurretik, edozein modutan be. Gerra ondoren horrek gauzok, e... Gerra aurretik.
-E: Bai, gerra aurretik zan ha.
-D: Hoi izango zan hogeta hamalautik hogeta hamaxeira bittartian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia