Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Garraioak: autoak, gurdiak, dilijentzia

Garraioak: autoak, gurdiak, dilijentzia <p>Lehenengo autoak Aretxabaletan. Autobusa; kamioia. Taxiak. Zaldiak tiratutako gurdiak. Dilijentziak. Gatzagara igotzeko idi parea jartzen zitzaion dilijentziari aurrean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehenengo autoak Aretxabaletan. Autobusa; kamioia. Taxiak. Zaldiak tiratutako gurdiak. Dilijentziak. Gatzagara igotzeko idi parea jartzen zitzaion dilijentziari aurrean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen esan dozu kaliak nahiko libre egoten ziala.
-Bai.
-Auto gutxi.
-Gutxi. Oso gutxi.
-Gogoratzen dozu lelengo autua? Esan dozu hiru gogoratzen dozuzela.
-Bai. Autobusak bazeozen gozian zortzi t´erdietan gorutza; eta gero atsaldien boste t´erdietan beherutza, Eibarrerutz. Eta gero beste kamioi bat, hoixe Bergarako kamioi hori, eta beste hiru edo lau automoil pasatzen zien hemetik, gehixao ez.
-Eta hemen herrixan zeiñek zeukan automobilla?
-Ba egongo ziran bost edo sei. Medikuak-eta, medikuak, gure etxien be bat euen; bueno, fabrikakue, fabrikakue zan, eta Beroanien be bai, Beroanien pare bat edo, eta gero don Antonio, beste batek be bai, gero taxi bi, bata Paulotxona eta bestia, e…, taxi bi; beste hiru, bost kotxe edo xei. A, Romalduena beste fabrika bat botak-eta, alpargatak eta eitten zittuena…, alpargatak ez. Sandaliak-eta botak-eta eitten zittuena, horrek be bai, horrek be baeuken kotxie. Bat, bi, hiru, lau, bost, xei, zazpi…, hamar baiño gutxiao, e, segurutik.
-Eta esan dozu taxisak.
-Ni akordetan naz behin juan giñela Mondrauera San Juanetan suzkurruberak ikusten. Eukiko nittuen nik lau urte-edo; juan giñan Paulotxokin taxisian, bai. Oso automobil polit bat eukan. Eske Paulotxo izen zan txofer Otazuna. Otazu zan personaje haundi bat; hor aiuntamentuan badau ba, horkotxia, horkotxe emakumiekin ezkonduta zan. Eta hori izen zan haren txofer. Bitorixan bizi zien horreik, eta haren txoferra zan, eta harek itxi auenien txofertzia, harek emun utsen automoilla honi.
-Eta gero berak taxi moduan erabiltzen zeban?
-Bai. Eta gero beste bat, taxi bat euen Gorritxo. Eta juan giñen gu, lau urte neukela, juan giñen Mondrauera taxisian; eta ikusi gittuen suzkurruberok eta horreik danok, eta bueltan etorri giñen kotxian, "coche de caballos", e.
-Hori esan bihar notsun. Aurretik dilijentziak edo?
-Bai. Zaldixan kotxian etorri giñan. Hemen aurretik diligentzia; dilijentzia uste dot pasetan zala Bergaratik Eibarrera-edo. Nik amari entzunda daukat, orduen egon zan hemen sasoi baten, bautizuetan-eta zelan botaten dien karameluak-eta, ez dakitzu zela botaten zien, dirue be bai. Debekatuta egon zan sasoi baten.
-Botatzia?
-Bai. Eske behin eleza aurrian, hortxe botaten ebitzela, pasau zan dilijentzia eta mutiko edo neskatillan bat harrapau euen eta hil ein zan. Eta orduan debekatuta egon zan sasoi askuan.
-Oso memorixa ona daukazu!
-Eta hori diligentzioi juaten zan zerera, Maulandara, Gatzagara, eta han Maulanda euzen idi pare bi, eta hartzen zittuen eta igoten zittuen idixekin, idi pare bikin, Gatzako aldatza goraiño.
-Pixua zekenian edo?
-Ez, ez. Normal. Bakitzu ze aldatza dan ha! Zaldixekin ezin. Eta gaiñera dauko, e, lelengo Maulandatik urten eta dau hirurehun metro, laurehun metro akaso, eta gero bueltatxo bat dao.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia