Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Luto kontuak

Luto kontuak <p>Luto kontuak nolakoak izaten ziren; umeak ere beltzez jantzita joaten ziren. Mezara joateko mantila eraman behar izaten zen; misalak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luto kontuak nolakoak izaten ziren; umeak ere beltzez jantzita joaten ziren. Mezara joateko mantila eraman behar izaten zen; misalak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta norbaitt hiltzen zanian etxien danak baltzik.
-Luto kontuak.
-Eta umiak bazien be geratu zienak umiek baeozen be baltzik danak. Eta gure aitta hil zanien, ba holako abrigo bat ein nauen nik, ["de espiga" edo? grisa eta baltza. Eta mantillia be zerrau-zerraua baltz bat. Eta amak ez zoskun itxi holako mantillia... Pentsaizu gure ama bazan tradizional, baiña horrek mantilla baltzokin eta ez. Orduen danak mantillakin elixara. Zuek ez dozue ezautu be ein holako gauzaik. Mantilliakin. Astegunetan bat eta domekatan ondaduna.
-Ondaduna?
-Ondakin, hola pikuekin euzenak. Domeketan. Eta holakuak eukunak Erregenetan-eta erregalautako horrek, e. Eta joaten gintzen holan elixara. Eta urtebetien guztiz baltzik jantzitta. Urtemezie pasau arte baltzik.
-Elizara lutua, mantillia, misala...
-Misala, bueno! Oinddiokan badaukat nik misalak.
-Guantiak eta neguan eruaten zenduezen?
-Guantiak neguan bai, etxien eindakuak. Holan luto moruen ez. Baiña guantiek etxian eitten zien orduan. Galtzetiñak-eta etxian eitten zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia