Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Taberna giroa; Aberri Eguna

Taberna giroa; Aberri Eguna <p>Taberna giroa nolakoa izaten zen; lehenago neskak ez ziren tabernetan sartzen, ez zegoen ongi ikusia. Aberri Egunean, gauza berezi bezala, aitarekin joaten ziren. Beraien etxean Aberri Eguna ospatu egiten zen; gerraostean baina, kalean ezin zitekeen horri buruz lasai hitz egin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Taberna giroa nolakoa izaten zen; lehenago neskak ez ziren tabernetan sartzen, ez zegoen ongi ikusia. Aberri Egunean, gauza berezi bezala, aitarekin joaten ziren. Beraien etxean Aberri Eguna ospatu egiten zen; gerraostean baina, kalean ezin zitekeen horri buruz lasai hitz egin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta leheneago, klaro, taberna-girua ta be diferentia izango zan, ez? Ya bueno, zeure gazte-denporan gerraostian.
-Orduan neskak-eta tabernara ta ez, oin joaten garen moduan eta ez.
-Mutillekin joan ezkero bai.
-Ba..., ba... Ez dot pentsetan, e, mutillekin eta. Gu joaten gintzen Aberri Egunian, eta orduan Aberri Eguna ezin leikien nonbrau be egin kalian eta, bestela, bueno!, ojo, ojo! Ta aitta, ta gure aitta holan domeketan eta bazkal aurretik eta meza nausi ostian eta txikitotxo batzuk eta holan. Baiña Aberri Egunien Don [...] joaten zan tabernara, akordau erain dostazu hori. Ta jarten gintzen mahi baten, eta gure aittan moruko abertzale holan destakauak zienak eta: "Paulo...", baakixen zeatik joan zan gugaz, aittentzako ta gaiñera gure etxian Aberri Eguna zelebrau itten zan; etxien, e. "Paulo, gaur ze egun da ba?", holan "con segundas", e. Eta gure aittak: "Amen Eguna" esaten auen. Baiña danak entendiduten zien. Eta hoietako baten holan juaten zan batek ointxe hillebete dala edo hil da Mondrauen. Eta hildda gero enterau gintzen, bestela joango gintzen entierrura.
-Orduan jende gitxik zelebratzen zeban Aberri Eguna?
-Bai, etxietan zelebrau bai baiña holan kanpuen eta esan barik, e. Pentsaizu zelako billurra euen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia