Taberna giroa; Aberri Eguna<p>Taberna giroa nolakoa izaten zen; lehenago neskak ez ziren tabernetan sartzen, ez zegoen ongi ikusia. Aberri Egunean, gauza berezi bezala, aitarekin joaten ziren. Beraien etxean Aberri Eguna ospatu egiten zen; gerraostean baina, kalean ezin zitekeen horri buruz lasai hitz egin.</p>