Baserriko sukaldea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sukaldean egoten ziren armairu eta bestelakoak. Kobrezko galdarak; "edarria". Txerria hiltzen zenean, odolosteak egiteko, ura kobrezko galdaratan berotzen zuten. "Gelatzue". Harrizko platerak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ARE-012/020
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Euskara » Lexikoa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Sukaldian argi elektrikua, bonbilla txikiren bat bai. Sukaldian bestela zer gehixago egoten zan? Mueblerik edo aparadorerik?
- Bai. Armaixua. […]. Egoten zien bi armaixo. Eta gero suen gaiñien euen zer bat eindda, txapien gaiñien, han galdaraak, kobrezkuek eta, laruek, edarrie-ta, ure karrietako zer bat, ontzi bat, ez dakit ikusitta eukiko dozun.
- Zelakua zan edarria? Zabala behian eta estua goixan?
- Bai, goittik estua eta behera hola zabal. Eta ha zan metalezkua.
- Baiña ha zuk ez zenduan erabiliko?
- Ez. Aurretik, aurretik. Aurretik, bueno. Ez, gure amak eta ez.
- Kobrezko galdarak zertarako erabiltzen ziren, dekoratzeko?
- Bai, azkenien garbiketako bakarrik. Garbixek ikusi biher. Hantxe. Hamabostien behin edo garbittu ein biher hantxe eukitteko.
- Eta sasoi baten zetarako erabiltzen ziren?
- Ba ni akordau-akordau eitten naz, e, mortzillek-eta eitten zienien txarrixa hiltten zanien, gurien ure beroketako, beheko suen ure beroketako. Txintxiliz egoten zan, ez dakit akordauko jaten, holako katai bategaz egoten zan zera…
- Gelatzua?.
- Bai, gelatzue. Zeuk gehixao dakitzu nik baiño, hemen ez dot ikusi-ta. Baiña zerien, neure etxien ikusitta nao. Eta hori, txarrixa hiltten zanien ibiltten zan ha. Zela astie-ta zela euken.
- Zela bazkaltzen zan, mahaixan jarri eta erdittik jaten zan, ala bakoitzak bere platera zeukan?
- Hori leku batzuetan bai, baiña geurien ez. Gure amandriek jan be ez eben eingo, ez eben jango. Hola, batetik? Ez, ez, bakotxak bere platotik.
- Orduan zer izeten zien, porzelanazkoak?
- Harrizkuak-edo izengo die, oingotxe modukuek eozen. Esaten eben porzelanazkuak be, baiña kaskau eitten ziela eta ez dakit zer eitten ziela; ez, gurien harrizkuek egoten zien.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!