Lihoaren inguruko lanak; ehulea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lihoa (linua). Amak lihoarekin haria egiten zuen etxean. Eskoriatzan zegoen ehuleari haria eraman eta hark tela-pieza egiten zuen. Gauetan kandelarekin lan egiten zuten. Lihozko arropak, izarak. Kirruzko izarak. Gorua, txarrantxa. Lexiko interesgarria.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:05:15
- Erref: ARE-012/018
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Lehenao farolak-eta. Hori zera eitteko, liñuak-eta. Hemen erropak be etxien eitten zien. Arropa zurixe, e.
- Eta zuk hori ikusitta ez dakazu?
- Ez, zela itten dan-eta ez.
- Baiña entzunda?
- Entzunda, Bueno! Bueno! Guk geure amai entzunda. "Guk euki baginxon hau argixau, geldittu be ez gintzonan eingo". Kandeliaz, gabetan kandeliaz lanien, e. Harixa eitten euen.
- Eta liñua zeuek ereitten zenduen?
- Bai, guk ereitten geuen liñua.
- Eta badakizu zela zan prozesua? Landaria zelakua zan edo?
- Ez. Hazixa ikusitta neukan, baiña landaraik ez dot ikusi liñuanik.
- Bihar asko zeukan liñuak, ezta?
- Asko, asko esaten dabe. Ama josten hasi zanien, diru apur bat atarako eben jostekuekin-eta, itxi eutsiela esaten euen, eruen zera, harixe, ez dakit Eskoritzan edo non euen eulioi edo eitten zittuenoi, telie itten ebenoi, eta gure amandria zera baiño fiñaue zan, eta eruen harixe, eta gero harixe trukau. Ein zen zeroi, izerok-edo eitteko telioi basto-basto-bastua. […]. Eta orduantxe zertu ziela, desengaiñau ziela, eta amak esan ebela telok izengo ziela erosteko-ta. Baiña ikusitta bai. Gurien izerak-eta […]
- Orduan zer zeren, hari klase diferentiak? Batzuk fiñaguak eta beste batzuk bastuaguak?
- Bai. Bueno, diferentzia haundixa, haundixa. Nik, e, hemendik aittek eruenikuek ikusitte neuken izerak. Ez dakit ze in gutsen. Gero han egon zien estreiñeu barik. Oin ez dakit ze in gutsen. Dozena bat izera. Amak esaten euen motzegixak ziela, uherako motzegixak ziela. Eta egozen estreiñeu barik, komodan egoten zien. Eta haik zien kaleko harixa lakotxiak, mehe-mehiek, eta bardiñek! Fiñek! Batetik bestera diferentzie eukitten euen. Zela itten zan harixe.
- Entzunda daukazu kirrua? Hori takarraua ala fiñaua da?
- Ez, kirrue bastuaue. Gero horrek kirru horrek… holako zer baten pasau, eta nik ez dakit zertzuk esaten zittuen.
- Orduan amak harixa eitten zeban, amandriakin batera?
- Bai. Behin josten hasi zanien asko ez eben eingo, baiña gabetan ibiltten ziela esaten eben.
- Goruetan guruakin?
- Bai. Goruekin, eta txarrantxie esaten dutse, beste holako zer batzuk eukitten zittuen, burdiña batzuk. Eta haregaz pasau eta nik ez dakit zenbat… "Honeik argixok euki baginttun, geldittu be ez gintzonan eingo". "Hemen daukotzu oin".
- Beste basarri batzuetan be berdin egingo eben sasoi baten?
- Bai. Oin iñok be ez. Hortxe, hortikaldeko etxe baten oiñurrengo eingo euen, e, hori harixoi-edo. Hemen bestek iñok be ez. Hemen be ez, ez Azatzan, han be ez, hemengo basarrixetan iñok be ez.
- Esan dozu eulia Eskoriatzan zeuala?
- Bai.
- Orduan hara harixa eruan eta berak egin?
- Bai. Berak piezia ein-eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!