Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzoko abadea

Auzoko abadea Auzoko abadearen inguruko azalpenak. Sermoiak euskaraz ematen zituen. Lehenago mezak latinez ematen ziren.
Auzoko abadearen inguruko azalpenak. Sermoiak euskaraz ematen zituen. Lehenago mezak latinez ematen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero umiek dotriñara faten zienian, honek gure nausixonek eta dotriñara faten zienian, horrei be emuten otsen olatia jateko. Pozik faten zien umiek olatia jateko
-Orduan hemengo abadia...
-Bai, bastante konsideraua zan, bastante konsideraua zan. Hor sentiduen bai.
-Zana zan ba, bueno, ha abadie ordukue zan. Dantzan eta ikusi ezkero ba hasten zan kanpaiak joten illuntzien eta jentie rekojidu, erretirau arte, daun-daun-daun-daun..!
-Baiña gero azkenengo urtietan ya berak alde eitten eban. Jaieguneko mezioi emuten ebanian ba berak alde eitten eban. Ya ikusi eban ba ala!, gura dozuena eizue.
-Oin zan hola sermoie edo zeozer esan biher bazan, euskeraz baiña jator, e! ta klaru berba. Hoixe baeukan.
-Irakurten eta...
-Euskeraz zirt-zart euken, bai.
-Eta euskeraz emuten zittuan sermoiak, e?
-Bai, bueno! Hoixe baeukan.
-Eta irakurtzen zan "numero uno". Eta gaiñera boza. Zu Atxabaletakua za? Atxabaletan ointxe be parrokue daukou, boza dauko "de aupa". Eta halakotxe boza euken harek be. Bai.
-Dana euskeraz eitten eban harek.
-Eta sermoiak ze izaten ziren, gogorrak?
-Bueno, danerakouak. Sermoiak gauza askotan haik esplikauko dittue ez dakit zein filisteotarren kontuek eta, baiña guk entendidu ez, eta ezebez. Kastautakuen sermoioi kitto.
-Lengo mezie nok ulertzen giñuen? Latiñez ba. Eta oin sikira ba badakiu zer zertzen dan eta ze...
-Eta sasoi batzutan ez zan izaten abadiak zeozergatik hasarre edo, eta sermoiak-eta pulpittotik...
-Bai, holakuek esaten daue bai.
-Lehenagoko kontuak izango die igual.
-Bai, lehenaokuak eta gure denporan be igual bai. Neri ez jat /etxat/ tokau, e.
-Abadian arabera, ez; abadia biharbada diferentia zan...
-Klaro, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia