Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Erromeriak; neskatan-mutiletan

Erromeriak; neskatan-mutiletan Erromerietan dantza egiteko zenbat ordaindu behar izaten zen. Neskatan-mutiletan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erromerietan dantza egiteko zenbat ordaindu behar izaten zen. Neskatan-mutiletan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Erromerixia sasoi baten ze izaten zan, plazia edo erosten zeban soinojoliak? Pagau eitten zan zeozer?
-Mutillek lehenao erromeixa zeretan diru bat pagatzen eban.
-Bai, hiru txakur haundi-edo, dirutxo bat pagetan zan.
-Ez dakit zenbat diru zan.
-Hiru txakur haundi edo, erriel bat-edo. Holako huskerixa bat zan. Baiña ordurako bere dirue zan.
-Ze izaten zan, arratsalde guztirako ala dantza bakoitza pagatzen zan?
-Ez, ez, arratsalde guztirako.
-Papeltxo bat ipintzen otsuen eta.
-Egoten zan baten bat zaintzen?
-Bera, ifintaillia, han ibiltten zan beti. Hemen dantzari esp..., hau da dantzari gehixao, ni neu ez nintzen... Gustau bai, ezta?, eitteko desietan baiña kobardia izen dantzan urteteko edo. Noizbaitten bai urtendako ibilittakuak naz bueltaka, baiñe gutxi. Honek dauko gehixao.
-Eta ze izaten zan orduan dantzia eskatzeko ta?
-Ba "mesedez". Kalabazak emuten baziñuzen ba acuérdate. Ostikaran bat igual atzetik, ni hartuta nao.
-A bai?
-Udelara. Udelara fan erremeixara, enda ba gu kuadrillia auzokuak, bueno! Batei emun gontsan kalabazak, ba ezetz. Gero besten batekin ein giñuan dantzan, eta etorri ta ostikaria. Bai, holakuak be pasetan die.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia