Aramaio (Araba)

Kaleko erromeriak eta "Hijas de María"

Kaleko erromeriak eta "Hijas de María" <p>Ezkondu aurretik kaleko iganderoko erromeriara joateko ohitura zuen. Angiozarko itsuak eta bere anaiak jotzen zuten, soinua eta saxofoiarekin. <em>Hijas de Mar&iacute;a</em> kongregazioko neskek debekatuta zuten Andre Mari erromerian dantza egitea. Rufinaren ahizpa bat kongregaziotik bota zuten, lotuan dantza egiteagatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-072-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu aurretik kaleko iganderoko erromeriara joateko ohitura zuen. Angiozarko itsuak eta bere anaiak jotzen zuten, soinua eta saxofoiarekin. Hijas de María kongregazioko neskek debekatuta zuten Andre Mari erromerian dantza egitea. Rufinaren ahizpa bat kongregaziotik bota zuten, lotuan dantza egiteagatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nola ezagutu zeben zuk gizona?
-Ba, ba gu erromerixaren baten edo ezagutuko gintzen. Aber! Gu ez kitzan hara eta hona ibilli,e?
-Eta erromerixak eta, hemen klaro, ni gipuzkuarra naiz, Oñatikua, ezta? Orduan nik Arabako ohitturak ez dittut asko ezaguketan. Ze jai giro edo ze… nora joteko aukeria zeukatsuen?
-Guk? Aramaixora.
-Zuek Aramaixora?
-Bai. Baiña ezkondu aurretik, e? Bertako bai, Aramaixora.
-Eta ze egoten zan, domekero egoten zan erromerixia edo…?
-Bai, ha, Felix itsua edo esaten utsien /esatetsien/ ba?
-Angiozargua?
-Bai.
-Hona be etorten zan?
-Ha? Hak eukitten auen…, ha baserrik baserri be bai, asko. Baiña Aramaixon kalien be bai, e? Kontinuamente jai egunien ferixan jeneralien. Eta beste bat anaia Julian edo eukien berak, eta haregaz, batak sasafoia edo zera joten utsen /jotetsen/ eta bestiak e… haxe izaten zan hemengo ferixa, erromerixok.
-Eta orduen izten otsuein agarrauan dantza itten ta?
-Bai.
-Etzan egoten problemarik, neskak ez zeuein eukitten problemarik?
-Batzutan bai. Guk […] izaten zan “Hijas de María” ta, badakitzu horreik. Ta nire aizta bat hil jaten, nire aizta batek ermitta baten proibiu itten uskun betik “Hijas de María”kuei gantzan ittia.
-Ermitta baten?
-Bai. Andra Marixa edo, hortxe, Aramaixotik goratxuau dau hori ermittiori; ermittia ez, eliza haundixa da, ermitta haundixa. Eta han proibiu itten uskuen betik gantzan ittia. Eta nire aiztia zanak harek in iñ euen. Eta “Hijas de María”tik borrau iñ euien. Lehenauko gauzak, nik, badakitzu?
-Hori hemen bakarrik etzan pasaitten, e?
-Zu, bai, nik badakitzu ze esaten doten? Lehen dana zan pekatua, ta oin dana libre dago, nik esaten doten gauzia horixe da. Lehen dana zan pekatu.
-Eta zein zan, zein da egixa, lehengua edo oingua?
-Nik lehengua be txarra, eta oingua be bai, e? Oingua be ezta bape ona, e?
-Neurririk ez dogu topaitten ta.
-Ez. Lehengua be ba bueno, eztakit.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia