Erromeria garrantzitsuak inguruan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ARE-011/023
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Erromeixak hemen be egingo ziren inguru honetan?
-Bai.
-Zeintzuk zien ezaunenak?
-Koruetan erromeixa famosotxuena. Entzutia.
-Koruetak euken, Koruetara etorten zan erremeixara jentie Golibarti, Mendiola aldeti, zereti be bai, Urrexola aldeti.
-Arientzan be erremeixia izeten zan.
-Arientzan be bai.
-Koruetan izeten zan Santiago. Hemen setienbreko amabirjiñie. Ocho de setienbre. Baiña hemen be erromeixa haundixa eitten zan, e.
-Eta gero tabernaik ez dago eta gero atia jo eta hona etorten zien.
-Bai, etxietan.
-Etxietara, bazkaittan sobrautakuak ezpada jaten. Nik ikusitte daukat Golibartarrak eta hona etorri ta, ba!, zeozer ardaue edo eskaketan auen eta, klaro, euena emun. Pozik.
-Eta gero Azatzan, hemen Azatzan be bai. Karrozie ta eitten auen, eta bueno.
-Bai, Otalako amerikanue.
-Gero urte mordoska baten Larraiñun oso erromeixa haundixa ein zan, ni etorritta gero, e. Hemen Larraiñun.
-Eta Azatzan ze eitten zan, karroza?
-Karrozie eitten euen.
-Zerera faten zien, Koruetara. Karrozie ba hemen baserrittar bat euen esne saltzen astuaz eta karruaz eitten ebana. Ta karruoi lorakin eta ifintten eben eta kamiñuen eitten eben Koruetatik bueltie ta. Soiñue edo hartu karruen eta.
-Egun espezialen baten?
-Bertako jaiegunien.
-Hor San Juan. Bestien, Larraiñun San Kristobal. Baiña oso epoka txarra izeten zan San Kristobal garixe ereitten zan denporan, orduantxe egoten zien gari danak helduta ta. Ta orduan ez dakit ze erremeixa eingo zan. Baiña gero garixok eta danok ahaztu zieniean ondoren erremeixa haundixa eitten urte batzutan jarraittu eban. Eta gero galdu zan eta oiñ ez da eitten ezebe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!