Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Antzinako txanponak

Antzinako txanponak Ezagutu dituzten txanponak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ezagutu dituzten txanponak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk errialak esan dozu oiñ. Ze diru-klase ezautu dozuez?
-Emaztea: Erriela be bai, peze..., txakur haundixe.
-Ze da, zentimua?
-Zentimo bikue nik ikusi eiñ dot, zentimo bikue ikusitte daukat nik. Zentimo bikue moneda bat zan.
-Emaztea: Txakur txikixa bost zentimo. Kobrezkuak zien horrek. Horrek zien gerra aurrekuak. Gero gerra ondorian horrek aluminozko txapatxuok. Erriel bikue eta txakur txikixa be bai.
-Errial bikue zidarra zan. Erriela zan nikel...
-Emaztea: Bai gerra aurretik, baiña ostien ez, aitta, ostien aluminiozkuak zien. Eta gero handik rubixetara pasau zan.
-Eta orduan gerra aurrekuak zidarrezkuak zien?
-Bai, bai. Pezeta bikue, pezetie, durue, hogerlekue. Hogerlekue da hogei erriel.
-Emaztea: Txakur txikixa ta horrek kobrezkuak.
-Eta aurretik egongo zien beste diru...
-Emaztea: Besten batzuk egongo zien. Guk horretxek ezautu dittuu.
-Guk eztou ezautu. Hola lurrien topauta edo holako zeren batzuk, baiña ez dakit nunguek izango zien be ta.
-Urrezko txanponik eta?
-Urrezko txanponik ez. Por suerte...
-Emaztea: Bueno, urrezkuek daukadaz nik batek erregalauta hamahiru urrezko txikitxo. Seme-alabak danak guriak harekin diruakin ezkondu die.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia