Belar-ondoa eta haziak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pagatxaren eta belar-beltzaren haziak saldu egiten ziren. Pagatxaren hazia eskuz batzen zen. Igitaia eta sega.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: ARE-010/022
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Eta hazixa esaten dozue estimaua zala?
- Bai.
- Maria: Eta pagatxian hazixe eskuz batzen giñuen.
- Bai, hori be eitten geuen. Ha karua izeten zan, karutxuaua.
- M: Heldu-heldu eindda euenien, eskuaz tarras!, tarras! batzen zan.
- Harekin kilue eitten be ez zan samurre izeten.
- M: Baina hazi puruaue zan bedar latzana baiño. Ha pagatxia jeneralmente etxerako lain batzen zan. Bedar baltza ez.
- Eta klaro, han tartien beste bedar klase batzuk be egoten zien. Eta idaegurrez jota dana batzen da, baiña eskuz ona bakarrik batzen da.
- Garixa zela mozten da?
- Garixa igeteixekin. Azkenerako segiaz be bai baiña, baiña segiaz hasi zanerako hasi zien makiñek zela-halakuek ganauekin, ganauekin ibilttekuak. Eta gero garixa ereittiari itxi.
- M: Gure gazte-denpora guztie, eta gero be bai, ni hona etorri ta gero be, igeteixakin ebaten zan.
- Garixa inportantia zan, eta orduan igeteixakin?
- Bai, honbre!
- Eta ostera bedarra eta garua?
- Bedarra segiaz.
- M: Idie igeteixaz be bai. Segun ze sail. Sail onian segiaz ondo. Baiña han […] igeteixaz. Hemen batzuk, harutzatxuao beste batzuk. Ez euelako…, illarie be bai, eta ez euelako saillien ebateik.
- Honek han ide-leku onak eukien. Guk hemen urrin, otak-eta… "En fin".
- M: Holakoxe bizimodutik pasaute gaz.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!