Eibar (Gipuzkoa)

Asoliartzako baserria eta ume kontuak

Asoliartzako baserria eta ume kontuak <p>Migel Gallastegi Ariznabarreta Ordorika, 1918ko otsailaren 25ean jaio zen Asoliartza baserrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Migel Gallastegi Ariznabarreta Ordorika, 1918ko otsailaren 25ean jaio zen Asoliartza baserrian.

Transkripzioa

-Hasteko, izena eta bi apelliduak esango destazu?
-Migel Gallastegi Ariznabarreta. Ordorika, baiña bi esan destazu zuk.
-Hika eidazu zuk, e, lasai-lasai.
-Bai-bai.
-Noiz jaixo ziñan?
-Veinticinco de febrero mil novecientas dieciocho.
-Ointxe larogeta hamar einda.
-Jaixo nun jaixo ziñan?
-Basarrixan, Asoliartzan. Ta esnia amak emon, akordatzen jata gure aitta ta ama ta soluan biharrian, basarrittik onduan, ta nik urtebete, urte bi, ta negarrez, negarrez, ta amak “etorri!, etorri, etorri hona!”, ta jarri zerian, zelaixan zerian, ta altzuan hartu eta titixa eraten. Akordatzen naiz baiña ondo, e. Igual urte bi, urte bi'tterdi eukiko nittuan. Baiña eta gero beti esaten esten: amak titixa, emoten heuan titi sanua eta gero horregaittik indar asko ein jak. Eta bueno, holaxen zan orduan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia