Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Natura; arrano eta putreak

Natura; arrano eta putreak Txori-klasea aldatuta dago. Lehen ikusten ziren txori asko gutxitu egin dira; beste batzuk berriz ugaritu egin dira. Arranoak; putreak, eta abar.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txori-klasea aldatuta dago. Lehen ikusten ziren txori asko gutxitu egin dira; beste batzuk berriz ugaritu egin dira. Arranoak; putreak, eta abar.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan dozu txori klasia aldatuta dauala?
- Maria: Bai, lehen txantxangorrixa-ta lehenao gehixao pentsetan dot zala.
- Bai, txori klase bat dao, lehena txikixak asko zien baiña hareik kastau ein dia, baiña puxkat haunditxuaua, zozuen tamaiñu ingurukua ugerittu ein da.
- Maria: Txepetxa eta txantxangorrixa-ta eta horreik txikitxuok.
- Bateon bat ikusten dot…
- Maria: Horrek gutxittu ein diela pentsetan dot.
- Bai, gure ittoe inguruen bateon bat ikusi dot nik joan dan neguen be, baiña ez, e…
- Eta bestela txori haundixak, horrek arranuak edo?
- Horrek belak eta horrek?
- Maria: Arranuek be, lehen ganau bat akabatzen zan, ba, zelai ezkiñan-edo itxi eitten zan, ezta. Eta horra arranuek etorten zien, e, bandarie igual. Oin berriz ganau bat akabatzen da, eta zuk abixua emun biher dozu /bihozu/, eta eruen eitten dotsue. Zeuk pagau biher dozu /bihozu/, e, baiña eruen eitten dabe. Horrek arranua asko gutxittu, gutxitxuau… pentsatzen dot ein dabela. Oin be ardi banakan batzuk mendixen akabetan dienak…
- Horrek jango dittue, klaro.
- Maria: Eta gero Bitorixako parke haundixetara-ta lehen ganau akabauok apropos horreinddako eruen eitten zittuen. Oin ez dakit erueten dotsen janoi, horrek be zeozetarako…
- Putriendako?
- Maria: Zeozetarako. Bizi biheko daue horrek be! Baiña horrek die terribliek, terribliek, e! Puff! Iez edo noiz zan? Baiña bandarie geratuta, e. Eta horrek behetik gora-ta ezin dabe hegan ein, alturatxua bihe daue hegaz … hasteko.
- Alturatxura faten die, e, tauka!, tauka!, tauka! Aldiko salto bat, tauka!, heguek narras dittuela. Alturatxure ailegatzen danien jarten da behera begire ta, laaa! Hartzen dau buelua.
- Maria: Horreik be ba lehen ganaue hola ixten zanien… oin ganau dana jaixotzen danetik daukozu apuntaute.
- Oin identifikaziño haundixe dauko.
- M: Akabatzen danien zuk derrior parte emun bihozu. Ha numerue daukena ba akabau ein dala-edo, etorten die eta erueten daue. Hori be alde batera ona da, garbittasune.
- Bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia