Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetako borrokak

Umetako borrokak <p>Umetan, auzo-inguruan ibiltzen ziren. Umetako jolasak. Okerkeriak, borrokak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan, auzo-inguruan ibiltzen ziren. Umetako jolasak. Okerkeriak, borrokak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta beste auzokuak?
- Sakalamandaka eitten geuen Txikiñeko Felisik, oiñ Matikon amandria danak-eta. Jolasian, bata-bestia jarritta, domeka atsaldietan. Buenoo! Takarrara edarrak eitten gittuen.
- Eta beste auzoko umiekin zelakua izaten zan relaziñua, ona?
- Burrukan be gehixao eitten zan oin baiño, burrukan gehixao eitten zan. Bai, hemengo Ardantzako bat be okerra zan apur bat. Berak be eingo-euen, baiña bestiek ifintten ibiltten zan, bestiek burrukan ifintten, eta neu ifiñi niñuen baten. Eta Larraiñ Etxebarriko Santigaz, eta oilluek txitak atarateko arrautzak kanbixau ein biher izeten zien beste etxe batetik, razie kanbixetearren-eta. Arrautzak kanbixau eta etorri Mendiolati-ero, ta burrukan ifiñi gu; fan ha ta. Eta eztakitt zer ein geuen. Arrautzak apurtu ero… eta gero etxera. Baiña borroka asuntue gehixao eitten zan, harrike-ta.
- Esan dozu auzoko umiak jolasian asko egiten zenduela?
- Auzokuek bai. Auzokuek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia