Ez ziren auzotik irteten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan ez zuten joera handirik izaten aldameneko auzoetara joateko.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ARE-010/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Zuek umetan hara [Otalorara] joaten ziñazien?
- Ez dogu guk jokera haundirik erbestera fateko, lehenago ez euen hainbesteraiño, auzotik ez euen urteten.
- Maria: Auzo bakotxak bere…
- Auzotik ez geuen urteten. Larriñora fan gintzen oin urtebete, Txikiñeko Dolores eruen geuen. Bera sekule Larriñon egon barik euela, eta laurogei urte euken. Ta sekule Larriñon egon barik.
- Baiña orduan erromerixetara eta asko mobitzen ziñazien, oiñez, batetik bestera?
- Maria: Honek gero gazte-denporia Bitorixan kriau…
- Bueno, eta hemengo nire lagunak be nora fango zien ba, iñora be ez.
- Maria: Zuk bost urte han ein ziñuzen, zeoze ingo euen hemen geratu zienak be.
- Orduan auzo bakoitzeko umiak auzo barruan?
- Auzo inguruan, bai, auzo barruan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!