Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Azken urteotan errenteroek baserria erosi dute

Azken urteotan errenteroek baserria erosi dute Baserri gehienak errentan hartutakoak ziren. Azken urteotan erosi dira gehienak.
Baserri gehienak errentan hartutakoak ziren. Azken urteotan erosi dira gehienak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sasoi baten hemen norbera zan basarrixan jabia, ala errenteruak ziren asko?
- Errenteruek gehixenak. Oinddio zenbat urte da ba honek Azatzako Urrutikue-ta saldu ziela be?
- Maria: Berrogeta hamar urtetik honutz etxe asko erosi daue basarrittarrak. Hemen auzuen bertan be Ardantza, Andikue… Eta [...] orduen ez zalako erosi hor dabitz, e, oinddio errenterue badago hor.
- Eta orduan etxejabe haundirik bazeuan?
- Hemen Txikiñekue bat. Horreik, e, terrenoik gehixen eukiko daue, mendixen be sail haundixek, ez dakit mugarrixek be nondik nora dien jakingo dittuen danak.
- Maria: Oin hori bardindduta dau.
- Bueno, guk oin be ez dauku baso asko, e.
- Maria: Baiña esan gura dot hori jauntxo izete hori bardindduta dagola oin. Lehen jauntxuek zienak oin erak igual atzerago.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia