Kobrezko galdarak; ganajatekoa egosi egiten zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ARE-010/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Maria: Bestela, horreik eukiko dittu iguel berrehun urte iguel.
- Horrek galdarok zetako erabiltzen zian?
- M: Horreik, ba…
- Patxi: Horreik usau gutxi.
- M: Usau gutxi, baiña [batzunbatzuk] bai.
- Ze zian dekoratzeko gehixao?
- M: Baiña arbixa egosi ta holako gauzak eitteko.
- P: Arbixa egosi ganauendako, pentsue eitten zan. Arbixe…
- M: Ta ure berotu ta…
- P: Arbixe da ganauendako, guretako azie edo porrue, ba, berdura bat. Botatzen jako zahixe edo urune edo bota ta… Beste pentsurik ez auen.
- M: Oin urtiokin… ba… nik berrogeta hamahiru urte daroiet eta nik hola garbittu nittuen ta, ba, hor adorno daz.
- Eta, orduan, galdara horrek erabiltzen zian, hori, ganaujatekua preparatzeko?
- M: Bai, bai. Edo morokilla eitteko. Ha txikixaue. Morokilla eitteko.
- P: Bai, edozein zerbiziño itten euen horreik.
- Baiña noberan bazkaixa preparatzeko ez?
- M: Ez.
- P: Bazkaixa preparatzeko ez, haundixek die bazkaixa preparatzeko.
- Horretarako lapikuak?
- P: Bai, lapikuak.
- M: Ure beroketako bai. Orduen lehengusue zela euen bakarrik, hor gelatxuen ixei ta ure berotu ta itten zan. Ta arbixa egosi be hola itten zan.
- Eta ganauari arbixa egosi eta gero nora botatzen jakon?
- M: Askara.
- P: Askari ganauei. Izeten zien kamelak edo beste holako kajoi txiki batzuk…
- M: Kamelatan ipintten jaten.
- P: … eta han ifintten zan erraziñue ta botaten jakon…
- M: Arturun pixkatekin edo nahastu ta…
- P: … urune euena-ta nahastu ta ha zan…
- Eta esaten detsazue, kamela?
- Guk kamelie esaten gutsen, bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!