Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Erlijioaren garrantzia gizartean

Erlijioaren garrantzia gizartean <p>Jaunartzea sei urterekin. Ume asko etxe guztietan. Erlijioaren garrantzia. Mezara igande eta jaiegun guztietan. Kongregazioa. Zer konfesatu jakin ez. Gurasoekiko errespetua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaunartzea sei urterekin. Ume asko etxe guztietan. Erlijioaren garrantzia. Mezara igande eta jaiegun guztietan. Kongregazioa. Zer konfesatu jakin ez. Gurasoekiko errespetua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan jaunartzia, komunixua eta, zenbat urtekin egitten zan?
- Nik sei urtekin ein nauen. Zazpi be laster ein biher nittuen.
- Zenbat zien, bat ala...
- Bat? Guk gure auzuen ez dakit zortzik ala beatzik ein geuen. Ordun ume asko jaixoten zan. Klaro, dana zan pekatu, dana zan pekatu, umiek ekarri biher zian. Eta, klaro, etxe guztietan euzen ume asko.
- Eta sei edo zazpi urtekin komunixua egin...
- Bai. Eta gero ez faltau mezie, e! Uste dozu oingo moduen mezetara, ba!, komunixue ein eta "adiós muy buenas"? Ez, ez, ez, ez, hori ez! Mezetan domekero; domekero eta jaiegunetan. Ezta hori pentsau be ez gaiñera ixteik, e, pentsau be ez. Oso txarto biherko zintzen mezetan ez fateko. Txarto. Eta gero, deskuidun ez bazintzen faten, konfesau ein biher zeuen. Zer konfesau ez zeuen jakitten! Konfesetan fan biher, kongregaziñua izeten zan hillien behin, ta kongregaziñora fateko konfesau ein biher zeuen. Zenbat bider: "Zer konfesau biher ete juat nik", pentsau ezindde, zer konfesau ez geuken-eta. Zer pekatu eitten geuen ba, ez geuken pekatuik eta! Zer konfesau biher [...]? Zer esaten gixuan baiña guk? Ez gekixen zer konfesau. Zer esaten geuen? Sekule, oingo moduen, esate baterako, gurasuei-eta errespeto bat izeten jaten. Errespetue. Errespetue, ez billurre! Gurasuei asko gure izeten jaten, eta errespetue be bai, baiña orduen beste..., hola...
- Errespetua.
- Bai, errespetue. Ez [...] oingo moduen: "A, bai, ni ez noie!!". "Jamás". Sekule ez naz akordetan, "A, bai, ni ez noie!!". Keba. Aittek eta amak esaten euena, ba haxe ixil-ixilik ein eta kitto.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia