Eskoriatza (Gipuzkoa)

Erlijioaren eragina bizitzaren ikuspegian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Meza egunero. Abadea auzoan bertan. Umetan ez horrenbeste, baina zahartzaroan baserritar asko egunero mezara. Domekan sermoia pulpitutik; infernua eta zerua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mezie ze ordutan izeten zan? Goxien gox edo zela?
- Meza kontuek ez dakit zela egoten zan orduen.
- Bueno, egunero, ba… Egunero egoten zan.
- Egunero izeten zan? Egunero mezia?
- Bai, klaro, bertan egoten zan abadie. Apotzan Apotzagakue. Pentsaizu, [Usuitten]-ta bauezen etxiek, baeuezen auzuek, igual, hamar etxe baiño gehixao ez aukenak ta haretxek be abadie eukien orduen.
- Abadie, abadie…
- Ta egunero mezie.
- … ta sankristaua. Kanpaiek joteko, sankristaua be bai.
- Eta gero mezetara faten zien, ba, zaharrenak. Zahartu ezkero faten zan egunero be. Zure aittejaune, aittejaune… Felizianon aitte egunero faten zan. Eta Arruako Jose be bai, baiña [zahartikuen], e! [Zahartikuen]. Gaztetxuau zanien lana be ein biher zan, ta hil be, hillttie be, urrin ikusten zan eta ez zan faten. Baiña, gero, zahartu ezkero… Orduen… orduen egunero, igual, mezetara. Bai. Zuen biz-aittejaune egunero faten zan zahartu zanien eta Arruakue, zerekue be bai, […nekue] be bai. Eta baeuen jentie egunero faten zana.
- Mezie, ta domekatan sermoia formala, [hara], pulpittura igota infiernue ta zerue [be erakutsi]. Dana, bateko infiernue, infiernue sutan. Pekatu… orduen bilddur ikeragarrixa [egoten zan…].
- Infernua ikusi eingo zauien zuek…
- Ikusi, ikusi be eitten zan […] infiernue, infiernue ta zerue. Lehen esan dodana: errespeto gehixao goardia zibillek eta horreik baiño religiñuek. Jaiero beste lanik ez […] abadiek, estudixauta faten zan pulpittora, ta sermoia ein barik ez san sekula [geldittuko]. Bai, sermoia, infernue ta zerue. Oin infernue ez da larrei… ez da [itten]. Zerua-ta esaten da apur bat, baiña infiernue ez dotset entzuten neuk hainbesteraiño oin infiernue. Ez dakit, ba, zela izengo dien. Nik ez dot entediduten horreik gauzok, baiña infiernue ta zerue dauzen nok daki, nok? Aitta Santuek badaki? Dauzen, nun dauen infiernue edo zerue ta horreik nok daki?
- Batek daki…
- Erakutsi geuri bai, baiña ez dakit, ez dakit. Neuk… honezkero geuri erakutsi oskuena segiduten goiez ta zueik, zueik administrau biherko dozue.
- [Espaiñian] zeri segiduten dotsie, meziai edo abade […]?
- Ya, ya, ya…z eatik faten…
- Ez dakit [ze] sinistute faten dien, e?
- Ya. Bueno, hor topau ein biher da bakotxan gustue, ezta?
- Hoixe.
- […] bakotxai…
- Gura dana, gura dana… Nik erakusten [ostena] errezetan dot elixara fanda, ta gura dana eittia dauka.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia